Urola Kostako Udal Elkarteak abian jarri du “EKITEN, ekintzaile eta enpresarien ekosistema” egitasmoa. Foru Aldundiaren Ekonomia Sustapeneko, landa inguneko eta lurralde orekako departamenduak finantzatutako egitasmo honen bitartez ekintzaileei eta beren lanari balorea eman nahi diegu eta gure eskualdeari ekartzen dioten onura ekonomiko eta soziala ezagutzera ematen jarraitu nahi dugu.
Egitasmoak 2 helburu izango ditugu:
- Ekintzaile eta enpresarien lana eskertu, baloratu, azaleratu eta zabaldu
- Ekintzaile eta enpresariek izan ditzaketen beharretan oinarritutako
ekimen eta prestakuntza desberdinak antolatu
Enkintzaile/enpresaria bazara, zure ideia edo negozioari basera edo bultzada eman nahi badiozu, harreman berriak egin, zure lana ezagutzera eman ADI EGON Ekiteneko hurrengo ekimenei!