ZER DA EKITEN EKOSISTEMA?

ZER  DA  EKITEN  EKOSISTEMA?

 

Ekintzaile edo enpresari izatea ez da, besterik gabe, negozio ideia bat garatu eta hura aurrera ateratzea

eta ez da gutxi!

Horrez gain, bizitza ulertu eta haren aurrean erantzuteko eta jokatzeko modu bat ere bada…

  • aukerakbilatu, aurkitu eta aprobetxatzen saiatzeko jarrera (proaktibitatea)
  • pasioa buruarekinbat egin eta ideiak gauzatzeko eta egia bihurtzeko gaitasuna (pasioa, ezagutza, antolaketa, inplementazioa)
  • aukeren aurrean neurtutako arriskuak(ahalik eta gehien minimizatuta) hartzeko ausardia (ausardia eta arriskuen balorazioa)
  • zure esku dagoena egiteko joera… eta zure eragina zabaltzen saiatzeko joera (ardura)
  • bidean beste pertsonekintopo egin eta harreman eta negozio sareak zabaltzeko gaitasuna (sareak eta lan taldeak)
  • eta hori guztia, “irtenbidea” kanpotik etorriko dela penstsatu eta itxaron gabe
Ekintzailetza, ideiak sortu, erabaki, ekin, egin
eta helmugara iritsi arte jardutea da.

 

Urola Kosta bailarak asko zor dizue ekintzaile eta enpresariei, zuen ekimenari esker

  • bailara lehiakorra garelako
  • garapen ekonomiko eta soziala lortu ditugulako
  • ezagutza, berrikuntza eta aukerak ditugulako
  • zailtasunei aurre egiteko jarrera dugulako

Eta, batez ere, oraina eskaini eta etorkizuna eraikitzen laguntzen diguzuelako Urola Kostako biztanle guztioi

Gaur ereindako haziak  ongiizatea ekarriko bai digu denoi bihar.

 

Horregatik, Urola Kostako Udal Elkarteak #Ekiten Ekosistema bultzatu nahi du, izan ere, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian persona asko eta asko ari dira proiektuak, negozioak eta enpresak bultzatzen eta aberastasuna eta aukerak sortzen. Horregatik, garrantzitsua da:

  • Lan hori bistaratzea eta oihartzunaematea, ezagutu eta duen balioa emateko.
  • Elkarrekin harremanetan jarri, elkar lagundu eta batak bestearengatik ikastea, aukera berriak sortzeko.
  • Urola Kostako Udal Elkartean ditugun baliabideak, zuek behar duzuen horretan erabili nahi ditugu.
Har ezazue, aldez aurretik,  gure onarpen eta esker ona.
Bejondeizuela!

Utzi erantzuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar