EKITEN #1- Ekiten ekosistema ezagutzen

EKITEN  #1-    Ekiten  ekosistema  ezagutzen

Zertarako?

  • Zein pertsonak osatzen dute Ekiten ekosistema?
  • Zein ekimen, negozio edo enpresa ari dira bultzatzen eta garatzen Urola Kostan pertsona horiek?
  • Zer egiten ari dira oso ondo pertsona horiek? Zein irtenbide, ezagutza eremu, gaitasun dituzte?
  • Zein aukera ikusten dute eskura eta zein urrunxeago?
  • Zein zailtasun aurkitzen dituzte eguneroko jardunean? Zein erronka dituzte aurrez aurre?
  • Nola saiatzen dira horiek gainditzen?
  • Eta Ekiten ekosistema behar horiei erantzuteko bailiabide egokia balitz?
  • Eta Ekiten ekosistemak aukera horiek modu konpetitiboago batean aprobetxatzeko aukera emango baligu?

[/focus]

Bai baidakigu…

  • Hemen bertan, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaian, pertsona, baliabide, ezagutza eta gaitasun pila ditugu, ezagutzen ez ditugunak.
  • Gaitasun eta ekimen handiko pertsonak ezagutu eta elkarlanean hastea aukerak sortzeko modu ederra da.
  • Udal Elkarteak ekosistema hau dinamizatu eta testuinguru egoki bat eskaini nahi dizue, pertsona horiei guztiei, zuentzat eta zuen proiektuentzat probetxuzko topagune bat, elkarlanerako.
  • Elkarrekin urrunago irits gaitezke.
  • Zuen proiektuetan sortzen duzuen aberastasuna eta sortzen dituzuen aukerak aberastasun ekonomiko eta soziala dira Urola Kostarentzat, eta guztion etorkizunerako aukeren ataria.
  • Aukerei ateak zabaldu nahiz dizkiegu gaur eta denon oraina eta etorkizuna sortzeko jarrera eta portaera zehatzak bultzatu nahi ditugu.

 

Norentzat da topaketa?

 

  • Ekimen, proiektu, negozio edo enpresak bultzatzen eta garatzen ari diren pertsonentzat.
  • Negozio edo enpresa bat sortzeko asmoa duten pertsonentzat.
  • Ekintzaile sena duenarentzat, bere esku dagoena eginez besteei lagundu nahi dienarentzat, aukerak sortzen lan egin nahi duenarentzat.
  • eta hau irakurri eta interesa eta parte hartzeko gogoa sentitu baduzu, zuretzat ere bai

 

Bada, hau irakurri eta zure burua hor isladatuta ikusi baduzu edo parte hartzeko gogoa piztu bazaizu, klikatu hurrengo irudian izena emateko!

 

 

Utzi erantzuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar