Jon Arratibel -Begi-Bistan zerbitzu turistikoak

Jon Arratibel -Begi-Bistan zerbitzu turistikoak
Ekintzaile-enpresaria: Jon Arratibel
Enpresa: Begi-Bistan
WEB: http://www.begi-bistan.com/
Zerbitzuak: Turismo aktiboa
Mail: info@begi-bistan.com
Tfnoa: 657 794 677
Helbidea: Orioko Arraunetxea

Orioko  Arraunetxe-an bildu gara  Jon Arratibel,  Begi-Bistan Zerbitzu Turistikoak enpresaren kide sortzailearekin. Eta non toki hoberik arraunari, ibaiari, itsasoari eta Flysch-ari buruz hitz egiteko? Begi-Bistan-i buruz hitz egitea ezinezkoa da elementu horiek erabili gabe; Begi-Bistanek Urola Kostako aberastasun naturala eta kulturala ezagutu eta gozatzeko (neurri berean) hamaika proposamen eskeintzen dizkio turismoa modu aktiboan bizi nahi duen edozeini. Jon-i gustatzen zaio esatea zaila dena (aire librean aktibitateak egitea, arriskuak ondo neurtuta eta zuhur jokatuz, eta kostako administrazio publiko desberdinekin ondo koordinatuta) erraza egitea lortzen dutela (azken finean ondo pasatzeko aisialdi unea da). Hori lortzeko sekretua da proiektuan biziki sinisten duen eta lanean gozatzen duten lantalde profesional, zuhur eta bikaina edukitzea. Hori, azken finean, bisitariak sentitu egiten du eta emozio horretaz kutsatu egiten zaio! 

Nola sortu zen Begi-Bistan?

Hasieratik argi genuen bisitariekin erlazio zuzeneko zerbitzuak eskeini nahi genituela, bisita gidatuak eta zerbitzu turistikoak. Sektorea ezagutzen nuen eta antzeko ekimen bat ere bai Katalunian, eta berehala konturatu ginen Zumaiak aukera paregabeak eskeintzen  zizkigula bisita turistikoak modu aktiboan eskeintzeko. Barkuan bisita gidatuak eskeintzen hasi ginen, hiru puntu desberdin elkartuz, eta hiru urtez proiektuari forma eta bultzada emanez ibili ondoren, 2003-an Begi-Bistan jaio zen. Beranguado, gune honetan geologiak dituen aukerak ere gehitu genizkion gure eskeintzan eta bigarren zerbitzu ardatz bezela arraunaren inguruko aisialdi zerbitzuak ere eskeintzen hasi ginen.

Ekiten, Urola Kosta, emprendedores empresarios

Zer topatzen du bisitari batek zuen zerbitzuak kontratatzean?

Hasteko, bi produktu desberdin eta paregabe: alde batetik, bai oinez bai barkuan,  Zumaia-Deba-Mutriku-ko Flysch-a bezelako ikuskizun pribilegiatua bisitatzeko aukera, ikusten ari zarenaren balio natural, berezi eta bikaina azaltzeko gai den gidari profesional eta espezializatu batekin (asko geologoak),  eta bestetik, Orio eta arrauna bezelako konbinazio indartsua. Arraunetxen gaude (arraunaren etxea), Oria ibaiaren ertzean. Toki pribilegiatua. Hemen arrauna kirola izateaz gain pasioa da. Horren erakusgarri da iaz, bai Kontxako banderan gertatutakoa, edo hura prestatzeko azken entrenamentuan gertatu zena: herri guzia kalean arraunlariak animatzen…Arrauna gure izaeraren ezaugarri da. Guk arraunaren inguruko edozein aktibitate egiteko aukera eskeintzen dugu, Kontxako lau bandera dituen monitore batekin eta estatu osoan arraunerako parekorik ez duen arraunerako instalazio eta azpiegitura dauden lekuan.  Esperientzia paregabea da, ez uste?

Guzti hori nahikoa ez eta gauzak egiteko modu bat eskeintzen dugu: profesionalak izatera behartzen dugu gure burua, zerbitzu seguru eta zorrotza eskeiniz, segurtasun neurri guziekin. Datozen bisitariak lasai ibili eta gozatzeko behar dituzten neurri guziak eskeintzen ditugun bitartean, zerbitzuaz ere gozatzen duten gidari eta monitoreak. Monitore, gidari, patroi,.. denok maite ditugu arrauna, itsasoa, ibai, gure kosta,… eta bisitan datozenei horren parte sentiaraztea gustatzen zaigu. Ez ditugu ohizko bisita gidatuak egiten. Bisitariak harritu egiten dira gurekin, eta konturatu gabe, giro atseginean, hamaika gauza ikusi eta ikasten dituzte, ikusten ari dineraz, euskal kulturaz, gure izaeraz,… Ikasi, ondo pasatzen ari diren bitartean. Kalitate inkestak egiten ditugu, eta nahiz eta orain gutxi arte gurea bezelako zerbitzuak ez ziren ordaintzen, oso ondo baloratzen dute gure zerbitzua, eta horrek ere zerbait esan nahiko du, ezta?

ekiten, urola kosta, emprendedores, empresarios

Nolako pertsona edo eta enpresekin lan egiten duzue?

Gaur egun bezeroen  %50 publikoa  (udalak eta Geoparkea), eta beste %50 partikularrak eta taldeak, enpresa eta ikastetxeen artean banatua. Bezero talde bakoitzarentzat egokitutako zerbitzuak ditugu, oso gauza desberdinak egiten ditugu. Gure erronka azken talde hauen pisua handitzea da. Beti ari gara zerbitzu berrien inguruan pentsatzen eta hauek nola gauzatu aztertzen.

Zenbat pertsona zaudete Begi-Bistan?

10 pertsona gara, 20 arte uda sasoian. Oso harro gaude sortutako lantaldearekin, denak pertsona onak. Eta harro gaude bailaran sortzen laguntzen dugun aberastasunarekin: alde batetik, lanpostuak eta, bestetik, badakigu, bisitari bakoitzak barkuko bisitan 16€ gastatzen baditu, inguruan beste 10€ gastatzen dituela bataz beste. Baina gainera, gure herriak dinamizatu egiten ditugu, bizitza eta aktibitatea sortuz. Sektoreak bailaran inpaktu zuzena sortzen du.

Atzera begira, zer uste duzu dela gaur zareten hori izaten lagundu dizuena?

Lan egitea, etsi gabe, eta proiektuan zinez sinistea. Arraunean bezela, eguneroko lana, konstantzia. Ideia berriak sortu, probatu, ondo ez badabil aldatu,… formula egokia bilatu arte: zerbitzuak ematerakoan zorroztasuna, segurtasuna eta ondo pasatzea (bai bisitariak bai guk) uste dut direla gure ezaugarri nagusiak.

Bestalde, hasieratik gure negozioan inbertsio garrantzitsuak egin ditugu, orain ere inbertsio plan garrantzitsuak ditugu mahai gainean. Eta amore eman gabe lanean segi eta segi, pertsona bikainekin sortutako lantaldea,.. hori uste dut izan dela guk sortutako formula.

Eta aurrera begira, zein erronka eta aukera ikusten dituzue?

Asko! Ez gara konformatzen, beti gabiltza aukera berrien bila:produktua hobetu, zerbitzu berriak, gure barne kudeaketa hobetu…  Oraindik ere Arraunetxeak, Flyschak aisialdi aktiborako ematen dituzten aukerei  etekin asko atera behar diegu. Bestalde, hainbat proiektu berri ditugu esku artean, mankomunitatearekin batera martxan jarri nahi ditugun zenbait proiektu.

Sektorearentzat ere aukera asko ikusten ditugu. Pertsona asko daude produktu oso onekin, gauza berriak egiteko gogoz, eta unea ere oso ona dela uste dut, aprobetxatu ahal izateko. 

Zer uste duzu behar duelasektoreak aukera hauek aprobetxatu ahal izateko?

Administrazioaren laguntza tinkoa, sektore turistikoaren eta hemengo ekimenen alde apustu egiten duen administrazio publikoa. Kolaborazio publiko-pribatua eraginkorra dela sinesten dut, batak bestearen beharra dugu. Zer eskatuko nioke sektore publikoari? Proaktibitatea, sektorearen dinamizatzaile izatea, proiektu konkretuak identifikatu  eta bertako baliabide eta ekimenekin bultzatzen laguntzea, inbertsio pribatua bideratzen eta gauzatzen laguntzea, batez ere txikiak garenoi gauzak erraztuz.. eta batez ere, ez  funtzionatzea ohituraz, inertzia hutsez, azkar mugitu beharra dago, eta proiektu batek ez badu espero zen emaitza ematen, azkar erreakzionatu eta aldatu… eta hurrengo proiektua bultzatu.   

Gauza asko daude, adibidez, portuak, bertako lokal hutsak,… baliabide asko gutxi erabiltzen direnak. Dena ez da berria egitea, dagoena nola erabili eta pentsatu behar da, ekimen berriak bultzatu eta sektorea dinamizatzeko. Turismo bulegoak ere birpentsatu behar lirateke, eta dinamismo gehiago eman. Hemen kudeaketa publiko-pribatu baten alde apustu egingo nuke. Dinamismoa eta arintasuna kudeaketan.

Ez dut erraza denik esaten, askotan indibidualistegiak gara sektoreko agenteak ere, baina batak bestearen beharra dugula uste dut, bai harreman  pribatu-publikoak, bai sektore pribatuan bertan ere,  denon artean erakarri behar ditugu turista eta bisitariak Urola Kostara, zerbitzu profesionalak eta ona eskeiniz. Denok gaude barku berean, eta zentzudunak diren ekimen eta akzio konkretuak bultzatuko balira, sektoreak une honetan eskeintzen dituen aukera paregabeak aprobetxatzeko gai izango ginateke. Ez dezagun olatu hau pasatzen utzi.

Eskerrik asko Jon eta Begi-Bistan talde osoari,
zuei eta zuen lan eta ahaleginari esker Urola Kosta toki hobea da.
Ekiten, Urola Kostako ekintzaile-enpresari ekosistema.

Utzi erantzuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar