Maider Lasa – La Oveja Latxa

Maider Lasa – La Oveja Latxa

Ekintzaile-enpresaria: Maider Lasa
Enpresa: La Oveja Latxa
WEB: https://laovejalatxa.com/
Zerbitzuak: Elikagaiak – gastronomia
Mail: info@laovejalatxa.com
Tfno: 628 682 249
Helbidea: Sartalde Kalea 4, 20809 Aia

 

Maider, euskaldun asko bezela, mahai inguruan biltzeko joera izan du beti, lehen gai eta produktu onez prestatutako janari on baten inguruan. Kalitateaz gozatzen eta baloratzen badaki. Eta hori zen zehazki kanpoan bizitutako urte askotan faltan bota izan zuena. Etxera bisitan etortzen zen bakoitzean, produktuz beteta bueltatzen zen. Ez beretzat bakarrik, bere lagunentzat ere bai! Maiderrek ondo ezagutzen ditu bertako produktuak, batez ere, ekoizle txikiak sortzen dituzten altxor txikiak. Bere istorioa izango balitz bezela kontatzen ditu ekoizle eta produktu bakoitzaren istorioa. Banan bana ekoizle bakoitza ezagutzen joan da, zer egiten duten, nola,… maitasunez egindako artisau lanaren istorio mordoa. Eta hori da Maiderrek bere La Oveja Latxa web orrian eskeintzen duen zaindutako eskeintzaren muina.

Gazta, foie edo kontserba bakoitzaren atzean ez dago produktua bakarrik: produktu hori sortzen duten pertsonen istorioa, beraien lan eta esfortzuaren istorioa, lan egiteko moduaren istorioa…Guzi hori da La Oveja Latxa-ren atzean topatzen duguna: askotan herri edo Urola Kosta bezelako bailaretan bakarrik ezagutzen diren euskal produktu gastronomikoen aukera goxo eta zaindua. Ekoizle asko biltzen dira web orri honetan, batez ere txikiak, artisau moduan lan egiten dutenak. Kalitate hori baloratzeko gai denari produktu hauek eskuragarri jartzea da  La Oveja Latxa-ren proposamena.

La Oveja Latxa duela hilabete gutxi jaio zen… nondik sortu zen ideia?

Urte asko kanpoan bizi izan naiz, eta euskal produktuak kanpoan duen balorazioa ondo ezagutzen dut. Hala ere, ezezagun bat izaten jarraitzen duela uste dut. Produktu asko ditugu, benetako altxorrak direnak eta hemendik kanpora ezagutzen ez direnak. Etxera bisitan etortzen nintzen bakoitzean produktuz beteta bueltatzen nintzen. Hasieran niretzat, baino gero eta gehiago, nere lagunentzat. Beraiek izan ziren lehenak ezezagutza hau agerian jarri zutenak, beraien ustez nik probatzera ematen nien produktua eta beraiek Madrilen topatzen zituztenaren artean ez zegoen alderik.  Hori gutxi ez bazen, behin gazta erostera joan eta non topatu nuen 100gr-ko Idiazabal gazta zati bat, ez ekoizlearen informazioa ez bere seilua inundik agerian, 10,30€ko prezioan.

Buruan bueltaka gai honen inguruan hasi nintzanetik La Oveja Latxa jaio zen arte 4 urte igaro ziren. Nik topatzen edo topatzen ez nuenaren nahigabea alde batetik, bestetik nire lagunek esaten zidatenaren inguruan ikusten nituen nituen aukerak,… baina joan den udan izan zen benetan negozio ideia bat izan zitekeela pentsatu nuen momentua. Hortik aurrera, merkatua ezagutu, online zein off-line merkatuek eskeintzen zituzten aukerak aztertu, ekoizleekin harremanetan jarri… lan asko egin nuen hilabete horietan (eta hala jarraitzen dut) ideiari eta proiektuari bueltak ematen, eta hau bideragarri egiteko bidea topatzen eta erabaki asko hartzen.

Ikuspegia argi zenuen?

Esentzia bai: kalitate altuko lehen gaia eta produktua, bertako ekoizleak, batez ere txikiak, eta estatu mailan saltzeko ideia. Hortik aurrera, dena galderak ziren. Hausnarketa asko egin nituen, ate asko jo, galdera asko egin… galdera batzuk erantzun ditut iada, beste batzuei erantzuna eman nahian nabil. Frogaketa prozesu bat da, bezeroak zer eta nola nahi duen eta nola beraiengana iritsi. Hori nire erronka. Prozesua oso aberasgarria izaten ari da, bidean ezagutzen ari naizen pertsona askori esker bai eta sektoreari buruz ikasten ari naizenari esker.

Gaur egun, sei familitako produktuak online erosteko aukera ematen dut: gazta, kontserbak, txistorra, foie eta pateak, edariak, produktu gozoak, eta saltsa eta ongarriak. Batez ere gazta, kontserbak eta foie eskatzen dizkidate. Are gehiago esango nuke, eskarien %80ak gaztaren bat du.

Familia bakoitza produktu gehiagorekin osatu nahi dut, baina ondo aukeratutako produktuak beti.

Eta zer dute berezi edo desberdin produktu hauek?

Argi eta garbi, kalitatea. Kalitatea produktuan, baina baita egiteko moduan ere. Adibide bezela Agerreburu gazta jarriko dizut. Gazta bikaina da, eta joan den udan beraiekin akordio batetara iritsi nintzen gazta hau nere web orrian saltzeko. Ondoren, Ordiziko ferian aurkeztu zuten gazta eta Idiazabal gazten txapelketako irabazle izendatu zuten. Jarraian sekulako eskari boom-a jaso zuten eta berehala produktu gabe geratu ziren. Hala ere, nirekin zuten akordioa mantendu egin zuten, nahiz eta jakin nik Abenduak 1-a arte web orria  ez nuela irekiko. Horrelako jendearekin lanean nabilela jakiteak, nire proiektuan orindik gehiago sinesten laguntzen dit. Asko eskertu beharrean nago.

Baina nik lehendik nahi nuen gazta hauek nire web orrian egotea. Lehendik ere kalitatea ezagutzen nuen. Instalazioak, nola lan egiten duten, nola ardiak zaindu…ezagutzen dut eta hori da konfidantza eta benetako kalitatearen iturri. Hori da kanpoan ezagutzera eman behar duguna. 

Hau adibide bakar bat da, baina aukeratutako produktu bakoitzak bere istorioa du. Ez da produktua bakarrik, atzean dagoen guzia ere garrantzitsua da. Nere ustez, horrek egiten du desberdin eta berezi produktu bat.

Ekoizleekin erlazio hestua duzu, ezta?

Bai, guziak ezagutzen ditut. Aurrez-aurre egon gara. Beraiekin eseri naiz, nere proiektua kontatu diet, beraien produktu eta lan egiteko modua ezagutu ditut, eta elkarrekin ditugun aukerez hitz egin dugu… eta esan beharrean nago izandako arrera eta tratuan izandako jarrera bikaina izan dela. Nik ez dut ekoizle edo hornitzaile zerrenda bat nahi, nik bidaiakideak bilatzen ditut, denentzat erlazio ona izan behar du. Beraiek onak dira produktuak ekoizten, nik distribuzio eta salmentan lagundu nahi diet.

Beraiek ere kolaboratzaileen bila daudela erakutsi didate. Batak bestearen lanarengan konfidantza eta errespetuz jokatuz, eta produktua denon artean zainduz egin behar dugu lan elkarrekin. Produktua ondo zaindu katean zehar hasieratik bukaerara. Beraientzat beraien umetxoa da. Lan asko dago artisau moduan egindako gazta edo foie on batenatzean. Nik berriz web orrian egiten dugun komunikazioa, eskariak bidaltzeko modua, packaging egoki eta zaindu batekin,… asko zaintzen dut.

Esperientzia produktuaren bila dabiltzan momentutik hasten da, web orrian topatzen dutenarekin jarraituz, eta ez da janari hori zerbitzatu eta dastatzen duten unera arte amaitzen. Prozesu osoak koherentzia gorde behar du. Prozesu guzia zaindu behar da.

Zein kontsumitzaile mota urbiltzen da zure web orrira?

Kalitatea baloratzen dakiten pertsonak. Gaztak, antxoa eta hegaluze kontserbak eta foie-gras-a dira gehien saltzen diren produktuak. Batez ere Madril eta Bartzelonatik iritsi dira eskariak. Orain pertsona hauek, beraien gustoak, ohiturak, espektatibak,… hobe ezagutzea da erronka.

Bitxikeria bat, atzerrian bizi diren euskaldun askok galdetu dute web orriko produktuengatik. Italia, Polonia, Ingalaterra,…-n bizi diren euskaldunak. Etxemina edo. Oraindik ez naiz hauei erantzuteko gai. Oraingoz estatu mailan saltzen dut, eta 24-48 orduko tarte horretan pertsonalizatutako eskaera etxean jasotzen dute.

Enpresa batzuekin ere harremanetan nago, proposamen desberdinen inguruan lanean. Kolaborazio interesgarriak baina oraindik ezin dut ezer aurreratu, hurrengo batean beharbada.

Online salmenten inguruan egin duzu apustu

Bai, sakabanatuta dauden kontsumidore potentzialengana iristeko modu egokia dela pentsatzen dut. Gure ohiturak ere aldatzen ari dira eta azken urteetan online salmetak izan duen gorakada oso handia izan da. Elikagaien sektorean ere bai, xibarita diren pertsonak, eta kalitate-prezio egoki batean kalitatea ordaintzeko prest dauden pertsonen artean,  interneten gustoko produktuen bila denbora pasatzen duten pertsonak ere ugaritzen ari dira azken denboran.

Ni ez naiz e-commercean aditua, baina azken urteetan zenbait ikastaro egin ditut, eta orain nere gaitasun eta ezagutzak frogan jartzen ari naiz. Laguntza espezializatua dut, kanpaina, segmentazioa, etabarrekin laguntzen didaten espezialistak. Hor ari naiz nire inbertsio eta lana zuzentzen. Web orria indartzen.

Ekintzailetza prozesu honetan, laguntzarik izan duzu?

Urola Kostaren bitartez laguntza ekonomiko txiki bat jaso sut. Oraingoz %50a jaso dut lehen tramiteak etab.ordaintzeko. Eusko Jaurlaritzari ere laguntza bat eskatu diot baina ez dakit jasoko dudan.

Baina bestelako laguntza asko jaso dut. Nire bikote Marco-ren laguntzarik gabe, eta familia eta lagunen laguntzarik gabe ez dakit aurrerapausua emango nuen. Beraiekin nere zalantzak partekatu, aholkua eskatu, beraien laguntza jaso… eta negoziaren azpiegituran ere laguntza jaso dut. Lokala familiarena da, eta hemen, mahai inguruan gaur bezela hainbat pertsonekin elkartzeko eta hitz egiteko aukera dut, gainera eskariak hemen prestatzen ditut bidali aurretik. Web orrian dauden argazkiak lagun batek egin eta prestatu dizkit… Egia esan denek  eman didate laguntza, niretzat oso lagungarri izan da.

Bestalde nirekin mentore gisa egiten duten pertsona garrantzitsuz ere inguratua nago. Badakit bidean pertsona onez inguratua egotea eta ondo aholkatuta egotea beharrezkoa dela, eta ematen ari diren aholku eta laguntza oso garrantzitsua izaten ari da neretzat.

Gauzak argi dituzula dirudi, non ikusi nahi zenuke zure proiektua urte bete barru?

Gauza batzuk argi ditut, garrantzitsuenak nire ustez. Hortik aurrera, ikasten ari naiz, zerk funtzionatzen duen eta zerk ez ikusten eta ikasten. Urte bukaeran web orria sendotze bidean ikusi nahi nuke. Produktu gehiago eskeini, kontsumidore potentzialak hobe ezagutu, pantailaren beste aldean dagon hori hobe ezagutu,…

Kolaborazio berriak itsi nahi nituzke, niretzat estrategikoak izan daitezkeen agenteekin. Batzuekin harremanetan nago, baino berriak ere ezagutu nahi ditut. 

Eta erosketa zentrala bezelako distribuzio eredu desberdin batekin frogaren bat egin nahiko nuke.

Zer ari dizu bideak erakusten?

Inguruan pertsona on asko dagoela. Oso pozik nago eta eskerbete jasotako hainbat jokaerarekin. Bai lehendik ezagutzen nituen pertsonengatik, bai orain berri izagututako pertsonengandik. Hainbat kinu edo jokaera eder bai nerekiko bai nire proiektuarekiko.

Lan asko dutela egiteko ere argi dut. Lan asko egiten ari naiz, baina hala jarraitu behar dutela ere argi dago. Batzuetan dispertsatzen ari ote naizen iruditzen zait, baina orain aukerak zabaltzeko unean nago. Aurrean dudan erronka nola, aukerak zabaldu baina fokoa galdu gabe jarraitzea da. Hortan nabil.

Eta nire buruan sinisten eta pertsona onekin inguratzen ere ikasten ari naiz. Bidea bakartia da, erabaki asko hartu behar dira, batzuetan alboan norbait edukitzea eskertuko nuke, baina egia da era berean oso ondo inguratua eta babestua sentitzen naizela. Betiko pertsonak, eta bidean topo egiten ari naizen hainbat pertsona bikainekin ondo inguratua nago.

 

Eskerrik asko Maider, zure lana eta ekimenari esker
Urola Kosta leku hobea da.

#Ekiten Urola Kostako ekintzaile eta enpresarien ekosistema.

 

 

Utzi erantzuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar