
Ekintzaile-enpresariak: Nerea eta Ainhoa Lancano Agirre
Enpresa: Hotel San Prudentzio
WEB: http://www.hotelsanprudentzio.com/
Zerbitzuak: Hotela Getarian
Mail: info@hotelsanprudentzio.com
Tfno: 943 140 411
Helbidea: Barrio San Prudentzio, 4, 20808 Getaria
Getariako gailurrean txoko zoragarria, hotel berri, eroso eta atsegina, arima eta izaera duena. Bisitariak deskonektatu eta etxean bezela sentitzeko behar duten guzia eskeintzen du San Prudentzio hotelak. Urteetan bezeroarekin harreman zuzena izanda lortutako ezagutzari bihotza jarrita sortutako tokia da. Amona 1954 inguruan hasi zen, Getariara urbiltzen ziren peregrino eta turistak hasieran etxean gero hotelean jasoz, gero gurasoak eta osabek jarraipena eman zioten, eta belaunaldiz belaunaldi sortu eta transmititutako ezagutza hori da Ainhoa eta Nereak gaur egun San Prudentzio hotelera datorrenari eskeintzen diete. Bezero bakoitzaren espektatiba eta beharrak ulertzeko gaitasuna dute, eta ondorioz, hauek betetzeko argi dute nola egokitu emandako zerbitzua. Hori lana bihotzarekin egiten denean gertatu ohi da, eta nola ez, bisitariak hantzematen dio, hor bai dago zerbitzu on eta bikain baten arteko aldea.
Familiako tradizioari jarraipena eman diozue…
Egia esan bai, familiako hotela eta jatetxearen artean hazi gara, gure hotelean ostatu hartzen zuten bisitariekin batera. Azken urteetan gurasoek lan asko egiten zuten jatetxean. Itxi zenean, Ainhoa eta nik beste lanpostuak genituen, eta bakoitzak sortua zuen bere familia Getaritik kanpo. Nostalgia puntu bat sentitzen genuen, familian zerbait falta zenaren sensazioa. Orain zer sortu dugun ikusten dugunean, sensazio oso bestelakoa da: amonak hasitakoari, guraso eta osabek jarraipena eman ondoren, guk proiektua berrituta bizirik mantentzen dugula sentitzea. Lehengo hainbat oroitzapenei kinu egiten diogu (altzariak, argazkiak,…) baina gure izaera ere isladatuz. Guretzat egiten dugunak zentzua du, bizi dugu eta esaten digutenez, nabari da.
Orduan erabakia erraza izan zen…
Lehen erabakia, lehen pauso hori bai, baina gero tripakirriak azaldu ziren. Lehen genuen lana utzi eta Getarira etorri ginen bi familiak, eta hori nahikoa ez balitz, hotela goitik behera berritu genuen. Hasieran, gertatu ohi denez, proiektua eta zenbakiak paperean erreza ziruditen, baina behin sartutakoan dena garestitu eta obra luzatzen joaten da… dena gutxi zirudien. Garai horretan, gure buruari non sartu ote ginen galdetu genion. Urola Kosta elkartearekin batera egindako bideragarritasun planak eta jasotako Leader dirulaguntzak asko lagundu zigun une hartan.
Eta duela lau urte, hotelak ateak zabaldu zituen
Bai, proiektua hiru urtez garatzen ibili ondoren, 2014an hotela 10 gelekin eta jatetxe zerbitzuarekin zabaldu genuen. Lehendik bagenekien zer zen, baina lehen atzerritarrak iritsi zirenean, zirarra eta errespetua sentitzen genuen erronka berriaren aurrean. Gauzak ondo egin nahi genituen, gure izaera isladatu eta egiteko modu bat eskeini. Argi genuen zer na hi eta zer nahi ez genuen gure hotela eta bezeroentzat. Egia esan, hasieratik okupazioa eta turisten erantzuna oso ona izan zen.
Hala ere, behin lehen urtea pasatakoan, jatetxea istea erabaki genuen. Hasieran zerbitzu osagarriak ziruditen, baina jatetxearen jende iturri eta zaratak hotelerako nahi genuen lasaitasuna eta deskonektatze momentu horrekin talka egiten zuela iruditzen zitzaigun. Gainera, nahiz eta bolumena mugitu, erabaki genuen behar zen inbertsioa, bai materiala bai gure esfortzu pertsonala, guretzat ez zela egokia. Gure indarrak neurtu, lana eta esfortzua ondo bideratu eta hoteleko zerbitzua mimatzea erabaki genuen. Erabakia oso egokia izan zen.
Jatetxea istean, gure Txoko Gourmet sortu genuen. Bezeroak beti eskuragarri dute, egun osoan irekia, eta txokoan Getari eta inguruko goi kalitatezko produktuak aurkitzen dituzte, bai plater hotz bai beroak prestatzeko (edo nahiago badute guk prestatzen ditugu). Autonomia asko eta etxean daudenaren sensazioa ematen die. Bertako hornitzaile oso onekin lan egiten dugu. Bertako produktua eskeintzen dugu, eta gure bezeroek badakite hori baloratzen.
Ezkontza asko ere antolatu ditugu, eta aurten izango da lehen urtea bakar bat ere antolatuko ez duguna, nahiz eta eskaerak izan. Denborarekin ikasi dugu fokoa jartzea eta oso ondo egiten dakigunan zentratzea dela erabakirik onena.
Lau urte hauetan gure zerbitzuak egokitzen joan gara eta negozio eta bizitza pertsonalean nahi dugun oreka eta jasangarritasuna aurkitzen ari garela sentitzen dugu. Orain oso gustora gaude eta erabaki egokiak hartzen joan garenaren sensazioarekin.
Zein pertsona mota datoz zuen hotelera?
Batez ere lasaitasuna eta gertuko zerbitzua baloratzen dakiten atzerritarrak eta turistak. Booking eta interneten bidez ezagutzen gaituzte, baina gero eta gehiago iristen ari zaizkigu ahoz ahoko gomendioen bidez. Baditugu urte batetik bestera erreserbak ere egiten dituztenak, eta baita aiton-amonen edo gurasoen garaian hotelean egondakoak ere.
Enpresek ere deitzen digute, komertzialak edo lan bileretara datozenak eta hemendik Euskal Herrian zehar mugitzen dira. Getaritik 5 minututara gaude, Zarautztik 10 minututara, Donostitik ordu erdira eta Bilbo edo Gasteiztik ordu bete baino gutxiagora. Hemen daudenean bitartean, lasaitasun eta erosotasuna dute. Merezi du.
Eta noski, asteburuetako eskapadatxo asko. Bere buruari eskapadatxo erromantiko bat oparitzen dioten bikoteak, edo eta umeak utzi ondoren deskonektatu eta bere burua mimatzeko denbora hartzen duten bikoteak.
Bide honetan hartutako erabaki onak zein izan dira?
Bihotza jarriz proiektua eraikitzea eta bidean, burua etaprofesionaltasunari ere tokia ematea. Eta gu lantalde bezela. Tandem ona egiten dugu, desberdinak gara, ni Nerea inpulsiboagoa naiz eta Ainhoa razionalagoa. Baina era berean, negozioa, zerbitzua eta bezeroaren aurrean dugun ikuspegia bera da.
Hotelean fokoa jartzea eta bertan eman nahi dugun zerbitzu motari leialak izatea. Gurekin batera beste hiru pertsonak lan egiten dute,eta denon artean bezeroa etxean senti dadin ematen dugun zerbitzu eta tratuan oreka ona lortu dugula uste dugu. Ez da sensazioa bakarra, gure bezeroak hala esaten digute eta joan den urtean %80tik gorako okupazioa izan genuen. Aurten ere oso perspektiba onak ditugu.
Eta zerbait desberdin egingo zenukete?
Hasieratik hotelean jarriko genituzke gure indar guziak. Orain erabaki burutsu eta erreza dirudi baina… Jatetxea sortu izan ez bagenu, beste erabaki batzuk hartuko genituzken, bai infraestruktura bai inbertsio mailan. Baina horrek ere asko erakutsi digu bezeroak nahi duenari buruz eta guk horri nola eman erantzun egokia.
Urte hauetan zuen buruari buruz ikasi duzuena zer izan da?
Dugun lan gaitasuna, bihotzarekin lan egitean lortzen duguna, baina burua eta profesionaltasuna alde batera utzi gabe. Bezeroak nahi duena ulertzeko (batzutan autonomia gehiago, besteetan presentzia edo zerbitzu maila handiagoa,…) eta horri esker gure zerbitzua ere egokitzeko gaitasuna dugula. Urtero hobekuntza txikiak (edo handiagoak) egitea ona dela, urte batetik bestera errepikatzen dutenak nobedadeei buruz laster galdetzen digute. Harridura punttu hori ere sortzea bilatzen dugu.
Gure irizpideari ere kasu egiten eta batak bestean laguntza bilatzen. Talde ona egiten dugu.
Merezi izan du?
Bai, argi eta garbi bai. Lan asko egindako urteak izan dira, batzutan erabaki zailak ere hartu behar izan ditugu, baina gustokoa dugu lana. Beti nola hobetu pentsatzen, gure buruari erronka berriak ipiniz gabiltza. Baina ez da hori bakarra, familia eta bizitza proiektu jasangarri bat sortzen ari gara. Balantzea oso positiboa da.
Amonak sortu zuenari jarraipena ematen ari gara, eta aita eta amaren begietan egiten ari garenari oneritzia ikusteak ez du preziorik. Gainera, nork daki, baina gure alabak “hoteletan” jolasten ibiltzen dira eta beharbada gure hotelak eta familiak izango du nork jarraitua ere.
Ikusten duzun bezela pertsonalki asko jasotzen ari gara, eman ere bai, baina asko jasotzen. Beraz, bai, merezi izan du.
Mila esker Nerea y Ainhoa, zuen lan eta esfortzuari esker Urola Kosta toki hobea da.
#Ekiten Urola Kostako ekintzaile eta enpresarien ekosistema