ZER DIRA EKITEN TOPAKETAK?

ZER  DIRA  EKITEN  TOPAKETAK?

 

Urola Kostan hainbat eta hainbat pertsona ditugu gauzak egiteko gogoz. Beren artean desberdinak, baina oso antzekoak hainbat arlotan. Ekimen, negozio eta enpresa desberdinak bultzatzen ari diren pertsonak, beren bultzada eta lanari esker inguruan ezagutza eta balio ekonomiko eta soziala sortzen ari direnak. Azken finean, pertsona interesgarriak, gauza interesgarriak egiten ari direnak, zer esan eta zer eskaini dutenak. Baina, askotan, bertakoa ez dugu ezagutzen eta baloratzen.

Ezagutzen ez dena baloratzen ez delako…Hori dela eta, Ekitenen webgunean hainbat pertsona eta ekimen aurkeztu nahi ditugu, beste askoren adibide gisa. Baina askoz ere gehiago zarete: pertsona gogotsuak, proiektu handi zein txiki oso interesgarriekin, bakarka zein taldean… Baina, betiere, aukerak sortu eta aprobetxatzeko gogoz.

Baina ez gara mugatuko zuen jarduna erakutsi eta oihartzuna ematera. Elkarrekin harremanetan jartzen lagundu nahi dizuegu, langiro egoki bat sortuz, zuei benetan interesatzen zaizkizuen gaiak partekatu eta horiei buruz hitz egiteko:

  • zuen proiektuei buruz, oso ondo egiten duzuen horri buruz, gertu nahiz urrunago ikusten dituzuen aukera horiei buruz
  • zuen zailtasun eta premia eta behar komunei buruz
  • elkarlanean jarduteari buruz, ekosistemari bakoitzak eman diezaiokeenari buruz, ekosistematik jaso dezakeenari buruz (bakoitzak dakiena, bere gaitasun edo baliabideak, Urola Kostako garapen agentziak bere esku dituen baliabideak…)
  • denon artean behar zehatz eta partekatuei erantzuteko moduari buruz
  • gure proiektu, negozio edo enpresei bultzada bat emateko moduari buruz (ideia eta egiteko moduak partekatzen dituzten pertsonen arteko topaketak aurrera jarraitzeko indarra eta bultzada eman behar digu… berriz ere kilometroak egin ahal izateko hauspoa)

 

Badakigu zuen artean aukerak sortuko dituzuela, bai zuotako bakoitzarentzat, bai ekosistemarentzat edo Urola Kostarentzat. Aukerak sortzeko gaitasuna duzue (jadanik erakutsi diguzue hori): ideia berriak hartu eta gauzatu dituzue, buruarekin eta bihotzarekin, profesionaltasunez eta pasioaren indarrarekin, aurrera etengabe, ideia errealitate bihurtu arte. Eta hori da, hain zuzen ere, Urola Kostan zabaldu nahi dugun izpiritua: ekiteko sena, gaurko eta biharko aukerak sortzen dituen lurralde baten izaera eta grina. Gaur da unea Urola Kostan, denon lan eta ekimenarekin, biharko aukerak sortzeko.

 

Horretarako, 3 topaketa antolatu ditugu, elkar ezagutzeko, beharrak identifikatzeko eta elkarrekin soluzio eta aukerak sortzeko:

Bazatoz?
Apirilak 12an zure zain egongo gara!
Informazio gehiago nahi? Sakatu HEMEN

Utzi erantzuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar