Imanol Yeregi -Surfing Zumaia

Imanol Yeregi -Surfing Zumaia

Ekintzaile-enpresaria: Imanol Yeregi
Enpresa: Surfing Zumaia
Instagramhttps://www.instagram.com/imanolyeregi
Zerbitzuak:  Surf eskola – hasiera,hobekuntza eta teknifikazioa
Mail: surfingzumaia@gmail.com
Tfnoa: 606574382
Helbidea: Larretxo bajo 18- Zumaia

 .
 .
Imanol Yeregik,  surfa maite eta jarraitzen duen edonorentzat ez du aurkezpen zabalaren bearrik. Gaur, euskal surf zirkuitoko txapelduna eta gizonezkoen europar klasifikazioan 5.a da. Esperientzia eta bizi ikasketa ugari izan ditu bidean, une alai asko, gorabeheraren bat ere bai. Uda honetan, abentura berri bati emango dio hasiera, Surfing Zumaia: Zumaian zabalduko duen surf eskola berria.  Eskola honetan, konpetizioetan, entrenamenduetan eta urtetan olatu gainean ikasitako guzia eskeini nahi du. Bere ametsa, urte gutxi barru, Zumaian gazte surflari kantera polit bat ikustea,  bai konpetizioetan, bai afizioz surf egiten dutenentzat, erreferente izan daitezen.
Bizitza osoa itsasoa, olatuak eta surftaulari lotuta…
Bai, aitarekin hartu nuen lehenengo taula eta lehenengo olatuak. Laster, gehiago nahi eta Zarautza joateko aukera izan nuen. Han, talde bikaina topatu nuen, eta elkarrekin ondo moldatzeaz gain, orduak entrenatzen pasatzen genituen. Batak bestearekin lehian ibiltzen ginen eta elkarri hobetzen laguntzen genion. 16-17 urterekin, Quiksikverren eskutik, lehen bidaiak iritsi ziren.
Ekiten Urola Kosta - emprendedores
 
Kirol indibiduala da, baina nere ustez, taldearen laguntza ezinbestekoa da. Ez da motibazio kontua bakarrik, hobetu eta aurrera egiteko, erreferenteak behar dituzu. Batak besteari elkar laguntzen diogu, zer hobetu eta zer ondo egin dugun esan,eta horri esker, zure burua hobetzen etamailahobea lortzen laguntzen dizu. Hori gabe oso zail da nola hobetu jakitea.
 
Eta orain bide hori, surfaren mundura irrikaz hurbiltzen diren Zumaiako gaztetxoei erreztu nahi diezu…
Bai, Zumaian zail da progresio bat izatea. Hondartza ederra dugu surferako, afizioa ere bada, baina Zarautza joaten ez bazara, progresioa zaila da. Ondorioz, edo burubelarri borondate handiarekin jarraitu, edo gazte askok, amore eman eta beste kirol bat egiten hasten dira. Nik jarraitzeko aukera eman nahi diet,bai afizioz jarraitu ahal izateko, bai norbaitek konpetiziora begira bidea egin nahi badu ere. Moduren batean, nik egin behar izan nuen bide hori erraztu eta Zumaiari surfaren munduan dagokion tokia eman.
Pertsona eta maila guziei zuzenduriko ikastaroak eskeintzen dituzu
Bai, uretara taula batekin sartu nahi duen edonori eskeintzen dizkiogu ikastaroak. Bai haur bai helduentzat. Garrantzitsua da aurretik, motibazioa zein den jakitea. Bere maila hobetuz surfa praktikatu eta pertsona gustora sentitzeko egiten du surfa, edo eta konpetizioan pentsatzen ari den.
 
Horren arabera prestatzen da entrenamendu plana. Nire esperientziagatik, exigentzia eta esfortzu maila minimo bat behar dela badakit, kostatzen zaizun hori lortzen duzunean, uretan gozatuko duzuna asko handitzen bait da.  Gozamena eta esfortzua, horiek surfaren bi ardatzak. Uda hontatik aurrera, hasierako, hobekuntza, eta teknifikazio ikastaroak eskeiniko ditugu, eta ez udan bakarrik, neguan ere ikastaro eta entrenamenduekin jarraituko dugu.
 
Azken puntu honetan, teknifikazioa, nik asko dut eskeintzeko. Esperientzia asko dut, eta entrenatzaile asko ezagutu ditut bidean. Eta hori da eskeintzea gustatuko litzaidakeena, neri baliagarri izan zaidana: uretako entrenamendua, baina uretatik kanpo ere bai; taldearen laguntza bidean ez desmotibatu eta progresioarekin jarraitu ahal izateko; eta noski, laguntza psikologikoa, jakin noiz presionatu behar den, eta noiz askatasuna eman. Surfista ulertzea ezinbestekoa da, pertsona ulertu, erabakiak hartzen utzi, baina ondoan egon erabaki zuzena hartzeko behar duen laguntza eskeintzeko, batez ere hor egon beti, laguntzeko.  Laguntza berebizikoa da, konpetizioa ondo joan ez denean, baina ondo joan denean ere bai. Non hobetu esan behar dizute, baina ondo zer egin duzun ere bai. Ikasi eta hobetu, amaigabeak diren bideak dira.
 
Ekiten emprendedores Urola Kosta
Orain bertan, Surfing Zumaia sortzen burubelarri zabiltza.
Bai, obrak hastear gaude, oraintxe izan naiz taulak, aldagelak, gimnasioa,.. neurtzen paretak non joan behar duten erabakitzeko. Irrikitan bukatuta ikusteko. Uda hontako dena prest egongo da, eta instalazio bikainak izango ditugu. Udan garrantzitsua da, baina erosotasunez urte osoan entrenatu behar badugu are garrantzitsuago.
 
Quiksilverren laguntzari esker, materialak, taulak,… nahiko aurreratuak ditut. Lokala prest edukitzea falta bertan materiala ikusteko.
 
Bestalde, web orria, komunikazioa, nola ezagutzera eman,… gai hauei bueltak ematen nabil. Nahiz eta publizidadearekin ez naizen hasi, badira eskola eta ikastaroen berri izan dutenak eta galdezka etorri zaizkit iada. Laister ordutegiei,… buruzko informazio gehiago izango dut,baina bai, uda hontan ikastaroak martxan izango dira eta uda hontarako aktibitateren baten bila ari den edonori galdetzeko esango nioke.
 
Iaz gazteei ikastaroak ematen ibili nintzen, oso gustora, eta beraiek ere bai, edo horrela esan zuten behintzat! Aurten, proiektua nerea dela jakinik, gustorago ibiliko naizela pentsatzen dut.
 
Konpetizioa eta klaseak partekatuko dituzu?
Bai, esfortzua eskatuko dit, baina osagarriak direla uste dut.  Nire konfidantzazko pertsona bat egongo da ni ez nagoenean eskolan. Badakit zerbitzu bikaina eskeiniko duela.
 
Konpetizio mailan ere niretzat ona izango dela uste dut. Azken konpetizioan presio mota desberdina nabaritu dut. Aurretik, bi urtez profesionalki konpetizioa zen nire helburu bakarra, eta konpetizio bakoitza hil edo bizikoa zirudien, horrek eragiten dizun presioarekin… Gaizki ateratzen bazen, bazirudien eginiko lan guziak ez zuela balio… Azken konpetizioan berriz, gozamena handiagoa zen, presioa bai noski, baina neurtua, eta banan bana txandak pasatzen joan nintzen, burua arin ondo surfeatzeko… eta euskal surf zirkuitoan txapeldun. Presio extra hori kenduta nire onena emateko gai izan nintzen.
Gipuzkoako Surf Federazioan ere teknikoa izango naiz eta Zumaiara surflari onenak ekartzeko aukera izatea espero dut. Erreferente horiek ondoan surfeatzen ikustea gazteentzat garrantzitsua da.  Jarraitu eta hobetzen joateko gogoa pizten du… Nik hori bizi izan dut, Zarautzen Aritz ikusten nuenean surfeatzen… hori da nik zumaiako gazteak sentitzea nahi dudana. Kondizio ezinhobeak ditugu hemen entrenatu eta kantera on bat lortzeko.
  
Surfing Zumaiarekin zure pasioa, surfa, eta azken urteetan ikasitako enpresa bihurtuko duzu…
Bai, eta hori da nere erronka handiena, enpresa. Kirol mailan esperientzia asko dut, eta hau partekatzeko gogo handia, erronka nere neurrikoa da maila honetan. Enpresa mailan, orain arte aitak lagundu dit. Tramiteekin etab, zenbat buelta eman behar diren! Eta orain bezela laguntzen jarraitzea espero dut! nik ikasi artean behintzat…
Urola Kosta udal elkartean ere asko lagundu didate. Beraie esker, bideragarritasun plana lantzen eta osatzen joan naiz, gero beraiek laguntzak eskatzeko plan honi itxura ematen lagundu didate. Erantzunaren zain nago,baina badirudi aukera asko ditudala proiektuarentzat dirulaguntzak jasotzeko.
 
Asko ikasten ari naiz, eta pausu bakoitzarekin norabide egokian aurrera noala sentitzen dut. Noski duda asko sortzen dira bidean. Orain, nola egin eskolaren publizitatea? zein kanal eta formatu erabili? Zortea dut, inguruan laguntza asko dut, eta ikasteko gogoa. Probatu eta balio badu, aurrera. Hasi behar, urte batzutan galdera guzi hauek argituta izango ditut.
Hemendik urte gutxitara, zer nahi duzu izatea Surfing Zumaia?
Surfa maite duten gazteen joan etorri eta soinua duen enpresa. Adin antzeko gazteek elkarrekin entrenatzen ikusi nahi ditut, surfaz eta beraien adiskidetasunaz disfrutatzen. Batak besteari hobetzen lagunduz, gero eta gaitasun gehiago garatuz. Eta gazte hauek beraien nibel altuarengatik ezagunak izatea gustatuko litzaidake, erreferente izatea, surfaz hitz egitean Zumaiako surflarietaz ere hitz egitea. Konpetizioan edo konpetiziotik kanpo.
 
Bukatzeko, zer da surfa zuretzat?
Neretzat deskonektatzea eta plazerra da. Beste batzuk yoga edo meditazioarekin aurkitzen dutena hori dela pentsatzen dut. Niretzat, bizitzan gorabeherak izan arren, arazoren bat buruan bueltaka izan arren, uretan sartzean, ez da besterik…bakea, ura, olatua, itsas mareak… bizi bizirik sentitzen naiz.

 

Eskerrik asko Imanol,
zure lan eta esfortzuak
Urola Kosta hobea egiten du.

#Ekiten Urola Kostako ekintzaile eta enpresarien ekosistema.

Utzi erantzuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar