
Ekintzaile-enpresaria: Esther Fernandez
Enpresa: Tidore Yoga Club
Web: https://www.tidoreyogaclub.es/
Zerbitzuak: Yoga eskola
Mail: info@tidoreyogaclub.es
Helbidea: Nafarroa 9, Muskaria eraikuntza, Zarautz
.
Esther Fernandez ezagutzeko estreinatu berria duen Tidore Yoga Club-ean bildu gara. Zarautz erdian,hondartza ondoan, sortu duen ongizate uharte txikian. Gorputza eta arima barrutik eta kanpotik zaindu ahal izateko behar dugun laguntza topa dezakegu hemen. Tidorek, Indonesiako Maluka irletako irla zoragarriaren izena hartu du, toki berezia Estherren bizitzan. Bestalde, klub bat da, komunitate bat, gizaki sozial bezela komunitatearenparte sentitzeko beharra dugulako, gu ongi sentiari eta garatzen lagunduko diguten pertsonez osatutako komunitatea.
.
Tidore Yoga Club, proiektu handiago baten lehen urratsa da. Hemendik hilabete batzutara ikusiko du argia beste urrats batek, baina gaur hemendik hasi du Estherrek bidai ziragarri hau. Eta gu, ikusle pribilegiatuak.
Nola sortu zen yoga zentru bat sortzeko ideia?
Nik enpresa munduan lan egiten nuen, eguneroko zoramenean murgildua. Oreka pertsonalbat mantentzeko aukera desberdinen bila hasi nintzen. Kanpoko eromenarekin deskonektatu eta nere barne konexioa lortzeko aukeraren bat. Yoga klaseetan hasi eta bere onurak sentitzen hasi nintzen. Halaere, bazen zerbait falta zitzaidana. Zer? Ez nekien.
.
Duela hiru urte, Arrasatetik Zarautza etorri nintzen bizitzera. Orduan nik asko bidaiatzen nuen, eta nonbaitera nindoan bakoitzean, yoga egiten jarraitzeko lekuren bat bilatzen nuen. Horrela, yoga oso zabala dela deskubritu nuen. Yoga egiteko eta ulertzeko modu asko daudela, eta orain bai, nerekin bat zetorren yogarekin topo egin nuen.
.
Urtetan enpresan lana eta yoga saio eta formakuntzan partekatu nituen. Bidaia asko eta yoga egiteko modu desberdinak, Bali, India, Txina,…. , eta enpresa munduan ere izan nuen aukera yoga klaseren bat nik neuk eskeintzeko… Laboral Kutxa, Mondragon Unibertsitatea,… eta feedback-a zoragarria izaten hasi zen. Nik nere buruan sentitzen nituen abantaila horiek ere besteek partekatzen zituzten. Yoga egiteko modu horrek ere bazuen bere eguneroko bizian tokia eta zentzua.
.
Ez dut inoiz yoga irakaslea eta yoga zentru bat izateko ametsa izan… baina niretzat oso ona izanik besteentzat ere ona zen zerbaitekin topo egin nuen. Hori oparia izan da neretzat. Nere lehengo bizitzatik yoga zentru bat irekitzekoprozesua nahiko naturala izan da. Une batean, nere arreta eta denbora gehiago eskatzen zuen yogak eta iazko uztailean erabakia hartu nuen. Nire apustua irmoa da.
Proiektu eraikuntza prozesu bizi baten ondoren, martxoko azken astean Tidore Yoga Club-en ateak zabaldu genituen.

Arrera ona izan duzue?
Oso ona. Astelehenetik igandera ordutegi eta modalidade desberdinak eskeintzen ditugu. Hasi eta hilabete t´erdira bi klase gehiago gehitu ditugu astean. Pozteko arrazoia, ezta? Eskeintza zabala da, Yin Yoga bezelako yoga lasai eta bareago bat eskeintzen dugu, baina Vinyasa Yoga klase biziak ere bai. Beti ez dugu gauza bera behar. Egun batzutan gelditu eta relajatu beharra dugu, besteetan aktibitate fisiko biziago berriz. Horregatik, ez dugu bakar bat aukeratu behar, zure ordutegia eta beharren arabera jasoko duzun klasea aukeratzeko aukera ematen dizugu. Malgutasun hori neretzat berebizikoa da.
.
Astebukaeratan ere klaseak ematen ditugu.Oso arrera ona izan dute ostiral, larunbata eta igandeko ikastaroak. Noski, Zarautz eta inguruko pertsonak etortzen dira, baina kanpoan bizi eta hemen bisitan dauden pertsonak ere hurbiltzen dira. Gure zentrua noizbehinka etorri nahi duten pertsonentzat ere zabalik dago, bai bere agendaren kudeaketan ez dutelako ordu finko edo konpromezu zehatzik nahi, bai Zarautzen bisitan daudelako.
.
Astesantuan ekintza bereziak estreinatu genituen, Vinyasa Flow & Brunch ekitaldiarekin. Ekitaldi honetan, Lina Bou eta Lilian izan genituen gurekin, pertsona berezi eta profesional zoragarriak. Oso egun berezia izan zen, yoga saio zoragarriaren ondoren brunch ederra prestatu ziguten. Barrutik eta kanpotik zaintzeko aukera bikaina. Ekitaldiak oso arrera ona izan zuen.
.
Ekitaldi berezi hauekin tinko mantentzeko asmoa dut, eta iada datozen hilabeteetarako itxi ditugu hainbat saio. Mundu maila oso ezagunak diren pertsonak Zarautza etortzea lortu dugu. Zarautza! Penintsula ez dute askotan bere agenda barruan izaten.
.
Apuntatu interesaturik bazaudete: Maiatzaren 19 eta 20an Ricardo Martinek Ashtanga tailer intentsibo eta Maiatzak 26 eta 27an David Cabezas Rocket intentsiboarekin. Ekainak 23 eta 24an berriz Brooke Elliston , Lara Zilibowitz& Bennyk Back2roots workshopa,eta Uztailak 24 eta 26an Simon Parken masterclassa. Luxuzko aukera da, urrutian ikusten dituzun saioak hemen bertan egiteko aukera primerakoa da. Norbait interesaturik egonez gero, jar dadila gurekin harremanetan.
.
Neretzat, pertsona hauek niregan eta nire proiektuan jarri duten konfidantza ikusita, indar bultzada ikaragarria da.
.
Eskaintza oso zabala eta anitza dela ikusten da
Bai, nik yogak neri emandakoa eskeini nahi dut. Horregatik, Tidore komunitate anitz eta sendoa izatea nahi dut. Yogako profesional desberdinak topatu daitezkeen gunea da, orain ni eta beste lau irakaslek ematen ditugu hemen klaseak. Eta besteti, yogaren bitartez oreka pertsonalhori topatu nahi duten pertsonen gunea ere izatea nahi dut. Interes eta jakingura antzekoak dituzten pertsonen joan etorria.

.
Baina askatasuna ere bai, gaur egungo bizitza erritmoak ez digulako klase finko eta itxiak eskatzen. Horregatik, eskaintza oso malgua da: klase puntual bat, astean behin etortzeko aukera… edo eta egunero 2€ baino gutxiagorengatik egunero yoga egiteko aukera emten dizun hilabeteko bonoa ere eskeintzen dugu. Helburua, yoga egin nahi duen edonork yoga egiteko aukera izatea. Beti topatuko du bere bizitza estilo eta beharretara egokituko den eskeintza. Lasai etorri eta galdetzeko esango nioke kuriositatea duen edonori.
.
Zer pertsona mota datoz edo etor daitekeTidore Yoga Clubera?
Egia esan edozein etor daiteke, bere buruari denbora eta zaintza eskeini nahi dion edonor. Ez dago perfilestandarrik, adin eta egoera askotako jendea hurbiltzen da. Baina bai, esan dezaket, ongiizatera bi bide desberdinetatik iristen direla pertsonak.
.
Batzuk, fisikoki zaintzako ideiarekin datoz. Ongizate fisiko, baita estetikoa ere aurkitu nahi dute. Pertsona hauek, harritu egiten dira, fisikoki hobeto, baina burua ere arinago sentitzen dutela ohartzean. Barne burrunda hori ixiltzera iristen direnean.
.
Beste batzuk berriz, buru bake horren bila datoz hain zuzen. Meditazioaren bila. Hauek berriz, gorputza deskubritzen dute eta honi ere kasu egiteak ekartzen dituen onurak.
.
Oreka pertsonalak gorputza eta buruaren oreka behar du, biak ditugunean sentitzen gara ondo!
.
Bestalde, Zarautz eta inguruko pertsonei zuzentzen diegu gure eskeintza baina baita penintsula edo atzerrian bizi diren pertsonei ere. Hemen bizi direnak dira noski astero etortzen direnak, eta komunitatearen zati garrantzitsua dira. Bigarrenei klase askeak edo eta ekitaldiak eskintzen dizkiegu. Esan dizudan bezela, datozen irakasleek agenda internazionala dute eta iada han azaltzen gara. Ni izan naiz Paris edo Alemanian beraien klaseren bat hartzen, orain ni kanpora joan nintzen bezela, badirakanpotik Zarautza ere etorriko direnak.
.
Nola ari zara zure proiektua Zarautzen eta atzerrian ezagutzera ematen?
Denbora asko da yogaren munduarekin erlazionatuta nabilela. Sare sozialak asko erabiltzen ditut eta iada badut nere inguruan komunitate txiki bat. Tidoreren weborriaz gain, facebook eta instagramen klase eta ekitaldi desberdinen informazioa azaltzen dut.
.
Gainera, Tidore Mindbodyren parte da. Aplikazio honen bitartez, mundu mailan zure zaintzarako yoga zentru, spa,…. bila ditzazkezu, eta klasertan izena eman. Ni atzerrira joan naizenean askoerabili dut, beste herritan yoga egiten jarraitzeko aukera ematen dizu, eta horrela hango jendea eta yoga mugimendua ezagutu.
.
Ekintzaile proiektu guziek, produktu edo zerbitzuaren garepenean lantzeaz gain, enpresa kudeaketa bat eskatzen du.
Ni enpresa mundutik nator eta hau barneratua dut.Egia da klase bat prestatzeak eskatzen duen kreatibitatea kontuetan ibiltzea baino gehiago gustatzen zaidala, baina barneratua dut biak egin behar ditudala eta ez zait hainbeste kostatzen.
.
Zer gustatuko litzaizuke Tidore Yoga Club urtebete barru izatea?
Bere ongizatearekin konprometituak dauden pertsonen joanetorri natural eta konstantea. Penintsula mailan ere erreferente izatea gustatuko litzaidake, bai klaseen kalitatearengatik, bai komunitatearen kalitatearengatik eta baita datozen irakasleen mailarengatik. Datozen hilabeteetan izango dituden pertsonen maila hori mantentzeko gaitasuna izatea gustatuko litzaidake. Agenda internazionalak dituzten irakasle onak, mundu mailan erreferente diren pertsonak.

Horretarako, pertsona hauekin kontaktuan jarri eta hona etortzeko konbentzitu behar. Hori nire erronka, eta nere armak, konstantzia eta burugogortasuna. Piano piano baina lortu arte ez dut amore ematen. Eta konstantzia eta iraunkortasuna difusioa egin eta pertsona desberdinekin kontaktatzeko, yogaren mundua ezagutzera emateko, eta probatzera gonbitea luzatzeko. Probatzen duzunean ondo sentitzen zara, eta ondo sentitzea ezagutzen duzunean, horrela jarraitu nahi duzu. Hori da Tidore.
.
Ekintzaile prozesu honetan izan duzu laguntzarik?
Bai, zorionekoa naiz. Noski, familia eta lagunak hor daude, Baina gainera, badut lagun talde bat, tarteka biltzen garenak eta denak ekintzaileak garenak. Oso gomendio onak ematen dizkidate, beraien proiektuak ezagutzen ditut eta haingandik asko ikasten dut, oso lagungarria da neretzat. Denentzat da lagungarria. Batzuetan ideia bat da, besteetan jarraitzeko behar duzun energia ematen diegu elkarri. Hilean behin elkarrekin bazkaldu eta eguneratzeko hitzordua jartzen saiatzen gara.
.
Eskerrik asko Esther,
zure lan eta esfortzuari esker,
Urola Kosta toki hobea da.
#Ekiten Urola Kostako ekintzaile eta enpresarien ekosistema.