Goretti Aranburu Epelde- Goretti Flow Art

Goretti Aranburu Epelde- Goretti Flow Art

Ekintzaile-enpresaria: Goretti Aranburu Epelde
Enpresa: Goretti Flow Art
Web: www.gorettiflowart.eus
Zerbitzuak: Diseinu grafiko eta artistikoa, ilustrazioa, espresio artistikoa
Mail: goretti@gorettiflowart.eus
Tfnoa: 646 111 117
Helbidea: Zarautz

 
 .
 .
Goretti Aranburu sortzailea da, hitzak duen zentzu zabalenean. Gaitasun berezi eta harrigarri bat du: buruan, emozioan eta sensazion munduan bueltaka dabilkigun hori, askotan espresatzen ere ez dakigun hori, irudien bitartez bisibilizatu eta gauzatzeko gaitasuna du. Bere lanak beti du probokazio puntu bat, perfekzioa, zuzentasuna eta emozio neurtuak ez dira helburua, bai hura ikusitakoan zerbait transmititzea, emozio bat piztea, reakzio bat bilatzea. Naturaren ikasle aseezin bezala aurkezten du bere burua.
 
Gorettik, burua (arrazoia eta razionaltasuna), ), bihotza (arte objetiboa), emozioak (gorputzeko sentsazioak), eta intuizioa erabiltzen ditu bere lanean. Horrela, bere lana ere bi arlotan banatzen du: lan razioanalagoa, diseinu eta ilustrazioaren munduan egiten dituen lanekin, eta emozional eta intuitiboagoa, berak flow deritzona, jarioa, diseinu eta espresio artistikoan egiten dituen beste lan arloan bilduak. Emaitza, desberdina eta berria.
 
Zure lana desberdina eta pertsonala iruditu zait
Barrutik naturaltasunez ateratzen zaidana da. Ni naizena, espresatzeko dudan moduak eta egiten dudanaren artean konexio handia dago. Lehen ez nion balio gehiegirik ematen, naturalki egiten dudan zerbait da eta edonork egin zezakeela uste nuen, oker nengoela konturatu nintzen arte. Orduan konturatu nintzen nik zerbait desberdina, balio bereizgarri eta gehigarria, eskeini nezakeela.
 
Nire kreatibitate eta sormena, sortzen ditudan irudiak, niri pertsona, egoera edo ideia batek pizten dizkidan emozio eta sensazioen emaitza da. Aurrez ez dakit zein izango den emaitza, bai intentzioa, eta intuizioari uzten diot gainontzekoa. Prozesuan zehar gauzatzen dira ideiak, ez dago planifikaziorik, ez eta borragomarik, buruak protagonismoa galdu behar du atzean dauden emozio eta sensazioek tokia izan eta zer esan nahi duten jakin ahal izateko. Askatasuna behar dute, baimena espresatu ahal izateko… Gorputzetik egiten dut lan. Jarioa. Nik honi flow deitzen diot.
 
Flow hau, betidanik sentitu duzun zerbait da edo bidean deskubritu duzu?
Betidanik egon da nerekin, baina beharbada ez nion behar zuen tokia ematen. Nik diseinatzaile bezela lan egiten nuen Comunicación Gráficas Otzarretan. Bertan, lana azkar, ondo eta modu efektibo batean egiten ikasi nuen, eta hortan ere ondo moldatzen nintzen. Lana txukun egin eta perfekzioa bilatzen saiatzen nintzen…. baina hori ere ondo eginik, alderdi kreatibo askea mugatuta sentitzen nuen. 
 
Hor etorri zen aldaketa, sormenari tokia emateko, eta horren ondorioz Goretti Flow Art, nire proiektu pertsonala jaio da.
 
Bizitza ez da perfekzioa, seriean egin eta dena ondo ateratzen den zerbait… niri inperfekzioaren probokazio hori, sentiarazten didan hori asko interesatzen zait. Inperfekzioak duen benetakoaren kutsu hori esploratzea,sentitu eta onartzea. 
 
Orain, bi alderdiak orekatzen saiatzen naiz, diseinatzaile eta ilustrazioen bitartez nere alderdi razional hori lantzen dut. Lan hauetan txukuntasuna eta espazio perfektu batean letrak eta irudiei toki egokia bilatzeko gaitasun razionala lantzen dut. Hala ere, nere ilustrazioek, etab. beti erakusten dute emozio eta bizitasuna.
 
Ekiten Urola Kosta emprendedores
 
 
Beste aldetik, irudi edo espresio artistikoa, isuria, bapatekotasuna edo flow. Ideia zabalago edo abstraktoago baten inguruan lantzen dut irudia. Emozio eta intuizioak, gorputzetik, nire eskura eta handik horma edo paperera bidaiatzen dute, marra, kolore, tantak… azalduz. Aurretik erlazio gabeko trazak elkar topatzen doaz pixkanaka pixkanaka irudi bat osatuz. Hemen burua alde batera uzteko beharra dut…burua erdian sartzen denean “hau ez dago ondo” ahots perfekzionista hori azaltzen da eta bidean oztopoak jarri ditzakelako… hori garaitzen dudanean, irudiak bizitza hartzen du eta ingurukoei ere hitz egiten hasten da. Lan honetan ez dago ongi edo gaizki, ez dago erantzun zuzena edo bakarra. Hemen, ideia edo egoera baten inguruan galdera bat dago, eta irudiaren bitartez, kreatibitate eta sormenak galdera horri moduren batean erantzunera urbiltzen uzten dit…eta ikusten ere bai.
 
ekiten urola kosta -emprendedores
 
 
Flow lan honen erantzunak beti du harridura puntu bat… ez du buruak emango ligukeen erantzuna eskeintzen, baina beti du konexioren bat prozesuan parte hartu dutenekin. Batzutan hantzeko interpretazioa ematen diogu azaldutakoari, besteetan desberdina… baina beti dago interpretazio bat, beti dago erreakzioren bat… egoeraren alde positibo edo soluzioaren bila urbiltzen gaituen erantzuna izan ohi da. Flow lanetatik jasotzen dudan feedback bat ematen didatenean, emozioz, sensazioz eta esker hitzez beteta egoten da. Begiak dirdir dituztela etortzen zaizkit. Ingurukoengan ere barruan zerbait mugitzen dela konturatzen naiz orduan. Margoak itxaropen eta inspirazio bide bat erakutsiko balie bezala eta nere helburua ere beteta dagoela sentitzen dut.
 
Konta iezaguzu flow lan honen adibideren bat…

Emakume batek bere etxeko zutabe bat margotzeko eskatu zidan, Flow eran. Berak zuhaitz bat egitea nahi zuen, eta esan nion, zuhaitzarekin hasi, baina ez nekiela zertan amaituko zuen lanak. Bera ados zegoen horrekin. Zutabea margotzerakoan Amerikar natiboen musika jarri zidan etxekoandreak, asko gustatzen zitzaion musika moeta hura. Eta ni nire barneko sentsazioetan sartu nintzen, etxearekin eta emakumearekin lotura sentituaz era berean. Eskuekin margotu nuen zutabea, momentuak hala eskatzen zidan. Eta “arrazoiak” zuhaitz bat egin behar nuela esaten bazidan ere, nik kasurik ez, eta aurrera jarraitu nuen sentsazioei jarraiki. Zutabe horretan laku bat margotu nuen, ohartu gabean ia. Etxekoandrea pozpozik geratu zen egindako lanarekin. Urrutiraino bideratzen zuen ikuslea laku hark.

Flow proiektu gehienak bakarka egiten dituzu beraz?
Gehienetan bai. Nahiz eta taldean egiten dudanean ere beti sortzen den halako egoeraren bat, Flow momenturen bat. Taldean sortzen diren momentuak asko maite ditut, aniztasunak ematen duen aberastasuna baita, baina momentu hoietan ez da hain erraza burua alde batera uztea. Beraz, jarioan lan egiteko bakarka hobeto moldatzen naiz oraingoz. Lokal edo etxe desberdinetan margotu ditut ormak.  Oso desberdinak izan daitezke irudiak… espazioak, tokiak, momentuak, pertsonek,… zerbait gogoratu edo sentiarazten didate eta azkenean, istorio edo mezuren bat ateratzen da irudiaren bidez. Oso gauza desberdinak, bale bat sabaian,landareen bitartez ikusten den mugimendua, uraren indarra, … batzuetan irudia konkretuago, besteetan abstraktoago…
 
Eta taldean ze lan moeta egiten duzu?
Talde lana ere asko maite dut, aniztasuna ikusteko balio didalako. Talde lanean guztion eritziak entzutea garrantzitsua iruditzen zait, eta hortik abiatutako lana da egingo duguna. Adibidez Martxoaren 8an egin genuen ekimenean hiru neska ginen murala margotzen eta hasierako intentzio bat, zer egingo genuen erabakita geneukan. Eta garbi genuen murala partehartzailea izango zela era berean. Lehenengo itxura bat eman genion hiruron artean. Momentu ederrak bizitu genituen, muralean margotu genituen emakumeak elkar eskua emanda dantzan ari baitziren eta momentu batean plazan ziren emakume guztiak musikarekin batera eskutik helduta hasi baitziren dantzan, muralak bizitza hartu izango balu bezala.
 Ekiten Urola Kosta - emprendedores

Margolanean espazioak libre utzi genituen eta gerturatu zirenen artean eskuekin margotzeko gonbita egin genuen. Partehartzaileen sentsazioak islatu ziren hor, emakume gorputza margotu, eta era berean gure gorputzarekin dugun erlazioa sendatu. Ezpaitago egingo dudan lanik, zentzurik gabekoa, helbururik gabekoa. Margotu zuen orok sentitzen zuena islatu zezakeen koloreen bitartez…

Margolana amaitzear ginela zirkuluaren erdian sortzen ari zen espazioa ikusi nuen, hutsunearen sormena, indar berri bat sortzen ari den unea, eta halaxe adierazi genuen koloretazko puntuen bitartez. Nik uteroa deitzen diot, hutsunetik indar berri bat sortzen den gunea.

Zer bezero mota urbiltzen dira zuregana?
Diseinatzaile bezela, enpresa eta negozioekin lan egiten dut. Irudi korporatiboa, katalogoak, animazioak,… diseinatzaile eta ilustratzaile naizen aldetik, eskeintza zabala dut beraientzat. Beraien negozio, balore eta potentziala gauzatzen saiatzen naiz beraien logotipo, katalogo, irudi korporatibo, etabarren bidez. Irudia berritu edo eguneratu nahi duten negozio eta enpresak, baita negozio berriak ere.
 
Flow lanek bezero multzo zabalagoa dute. Nik margotutako flow lanekin negozio desberdinetako ormak bizia hartu dute. Zerbait desberdina, pertsonala eta berezko bizia duen hori bere negozioaren parte izatea nahi dutenek deitzen didate. Nire irudien bidez ere beraiek euren negozioa bereiztu egiten dute beste negozioengantik, negozioaren eta bakoitzaren izaera azaltzeko modu bat dela esan genezake. Besteak beste, Sormen Eskola (Zarautz), Ekoreka (Zarautz), Glu-Glu (Getaria), Senai Zentroa (Andoain), Koruko Belardenda (Donostia)… bezelako tokitan ikusi ditzakezue nere lanak. Honetaz gain etxe partikularretan ere margotzen ditut muralak, eta lientzo edo lamina pertsonalizatuak ere egiten ditut.
 
Street art lanentzako berriz, partaidetza eta talde ekimenak bultzatu nahi dituzten enpresa eta erakundeek deitzen didate. Adibidez, Ibarrako Nura Gizarte ekarteak haurrekin lan egiteko, edo emakumearen egunean eginikoa Zarauzko Sare Feministak eskatuta. 
 
Zein momentutan dago zure proiektua?
Weborria estreinatu berria dut eta disenatzaile eta ilustratzaile lanak dauzkazue ikusgai bertan. Kolaborazio asko egiten ditut arlo honetan.  Bestalde, gero eta gustorago nago nere flow lanak egiten ditudanean eta erantzuna oso ona da. 
 
Nire erronka nagusia nere burua antolatu eta fokoa jartzea da. Nere lana ezagutzera emateko beharra dut eta hau nola egin nabil bueltaka. Nola ezagutzera eman eskeintzen ditudan aukera desberdinak? Eta noski nire hausnarketaren bilakaera gero eta aberatsagoa izatea gustatuko litzaidake, nire lan eskeintza gero eta hobea izan dadin.

Nire sare sozialetan facebook eta instagram-en ere ikus ditzakezue nere lanak.
 
Eta nola ikusten duzu zure negozioa hemendik urte batzutara?
Lanerako toki batean, tailer edo estudio bat, eta flow lana asko garatu da. Hau da nire negozioan pisu gehien duena, eta esplorazio lan horren bitartez nere bezeroei laguntzen gustatuko litzaidake. Negozio desberdinek beraien irudi edo izaera azaltzeko eskatzen didate eta partaidetza eta talde prozesuetan ere sormena erabiltzen dugu helburu desberdinak lortzeko. Bakarka eta besteekin ere kolaborazioan lanean ibiltzen naiz, tailer eta proiektu desberdinak garatzen…eta beti, ikasten.

Eskerrik asko Goretti,
zure lan eta esfortzuak
Urola Kosta hobea egiten du.

#Ekiten Urola Kostako ekintzaile eta enpresarien ekosistema.

Utzi erantzuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar