
Ekintzaile -enpresaria: Gorka Lasa
Enpresa: Kipula Studio
Web: www.kipulastudio.eus
Zerbitzuak: Argazkilaritza
Mail: gorka@kipulastudio.eus
Tfnoa: 608 012 204
Helbidea: Zarautz
Argazkilari bihotza duen ingeniaria, Gorkak duela hiru urte bere pasioa zena ogibide egitea erabaki zuen. Zenbait urtez argazkilari lanak eta Ameztoin, industria ingeniari lanak partekatzen ibili zen. Baina ordurako, Graficas Otzarretan ibili zenean, argazkilaritza ezagutua zuen… orduz geroztik ezin argazkilaritza baztertu. 2015eko Uztailan pausu garrantzitsu bat ematea erabaki zuen arte: argazkilaritzan buru-belarri sartu eta argazkilari izan.
Hilabete batzuk beranduago, facebook-en argazki batzuk bere atentzioa erakarri zuten… atzean zegoen pertsona, Ander Morea zen. Pareko interesak, argazkilaritza ulertzeko antzeko modua…eta elkarrekin paisaiak eta esnebideari argazkiak ateratzeaz gain, 2017ko Irailan Kipula Studio elkarrekin irekitzea erabaki zuten. Enpresei, beraiek hain ondo egiten duten hori kanpora erakusteko aukera ematen dieten argazkilaritza estudioa. Bi munduak hain ondo ezagutzeak, argazkilaritza eta enpresa, Kipula Studioren bezeroen eskariak ondo ulertu eta benetan behar dutena eskeintzeko gaitasuna eskeintzen die.
Zer da Kipula Studio?
Enpresan lan egiten nuenean, askotan esaten genuen… “Bezeroa hona etortzea lortuko bagenu, enpresa ikusi eta nola lan egiten dugun, kontratatuko luke”. Baina beti ez da posible…beraz, gure galdera… eta enpresa bezeroarengana hurbiltzen badugu? Eta hori da Kipula Studion egiten duguna. Ez ditugu argazkiak egiten, bezeroarekin elkarlanean ibiltzen gara,berak zinez transmititu nahi duena ulertu, eta irudien bitartez istorioak kontatzen ditugu. Beraiekin eseri eta hitz egiten dugu, ez dugu plano edo irudi zehatzez hitz egiten, bai ulertzea nahi duen mezuaz…gero dator irudia aukeratzea. Une edo ideia hori, zer irudik transmititu dezake?
Argazki guziek ez dute mezu bera isladatzen, eta hor dago gure desberdintasuna: potentziala edo soluzio batetaz hitz egiten duten irudiak eskeiniz, balore zehatz batzuk nola isladatu, lan egiteko modu bat nola azaldu… Argazkia ez da une zehatz bat jasotzea bakarrik, zaindutako irudi profesional baten bidez mezua biderkatu egiten dugu.

Barnekaldea erakutsi…
Bai, izan ere gure izena eta logoak kapa ezberdinei egiten die erreferentzia. Tipula batean bezela, askotan kanpoko azala bakarrik erakusten dugu, produktua. Baina non daude gainontzeko departamentuak? Produkzioa, kalitatea, ofizina teknikoa, sukaldea, ikerketa, garapen eta berrikuntza, komertzialak, marketing-a,..? Azal hauek ez ditugu hainbeste erakusten, baina azken produktua sortzeko ezinbestekoak dira, eta erakusten ditugunean, saltzen laguntzen digute. Gero eta gehiago, bezeroek nola lan egiten dugun, enpresak zer balore eta prozedura jarraitzen dituen,… jakin nahi dute. Nola azaldu? Hori da guk eskeintzen dioguna gure bezeroari.
Bisualki, bezeroak enpresan aurkitu dezakeenaren irudi argi bat eskeintzen laguntzen dugu. Enpresaren azal desberdin horiek eskeintzen dutenaren balioa azaltzen dugu.
Zein zerbitzu mota eskeintzen dituzue?
Lau arlo nagusi: weborri, katalogo, etabarrentzat produktuen argazkiak, publizitatea, jardunaldiak eta erreportaiak. Enpresa batek behar dituen arlo guziak lantzen ditugu.
Katalogorako, weborrirako,… produktuen argazkiak eskatu dizkiguten bezeroak oso desberdinak dira. Zarautzeko Kikara taberna bezelako negozio txiki batek bere pintxoak irudikatzeko eskatu dizkigu, baina baita Blasesnea Mintegia bezelako enpresa batek ere. Blaseneak 200 erreferentzia baino gehiago saltzen ditu, eta espezie bakoitzaren kimuei argazkiak ateratzea erronka handia izan zen. Atzetik, antolaketa sistema txukuna eskatzen du. Arazoa, katalogoan jartzeko argazki bakoitza zein barietatetakoa zen nola jakin eta kimua zuzen eta irmo nola azaldu bakar bakarrik dagoenean. Hori nola konpondu? hor gure gaitasuna. Hor bi adibide oso desberdin. Beste enpresa industrial batzurekin ere lan egin dugu.

Publizidadean, Aginamar bezelako enpresekin lan egin dugu. Iaz MasterChef telebista programako irabazleekin saio polita egin genuen. Alde teknikoa gainditzen duen beste zati hori erakustea gustatzen zaigu, argazkiak zerbait gehiago transmititu eta imaginazioa pistu dezan. Erosketa ez da ia inoiz %100ean razionala, beraz irudiak ere ez luke izan beharko.

Ekitaldi askotan izan gara erreportaiak egiten. Adegi – Asociación de Empresarios de Gipuzkoa edo eta Donostiako Udalak antolatutakoak besteak beste. Getarian, Balenciaga museoan joan den astean Alimentazio Klusterrak antolatutako ekitaldian ere izan ginen. Horrelako ekitaldi bat ondo bilduz gero, komunikazio material potentea bilakatzen da. Argazki on batek, han bizitutako intentsitatea ikuslearen gogora ekarriko du.

Eta azkenik erreportaiak. Zure enpresaren irudiak zutaz hitz egiten duelako, weborriaren lehen irudi hori, katalogoaren portada,.. ez du edozein argazkik balio. Zure presentazio ituna da, eta inbertsioa bueltan etortzen da. Bezeroa zuregana hurbiltzen edo uxatzen ari zara.
Bakarrik lan egiten duzue edo kolaboraziorik ere egiten duzue?
Kipula Studioan Ander eta ni gaude, eta bakarrik nengoen garaiarekin alderatuz, bi pertsona izateak ematen digun arintasun eta azken emaitzaren kalitatean, nabari dela esango nuke. Lanaren bizkortasuna alde batetik. Adibidez, badira ekitaldiak, non argazkiak atera eta editatuta ditugun egun berean eta bezeroak etxera pendrive batean eraman ahal izan dituen hurrengo egunean erabili ahal izateko.
Baina badira beste lan batzuk beste agentzia batzuekin egiten ditugunak.Adibidez, ezkontza erreportaiak Kissbill markaren izenpean egiten ditugu. Weborrian ikus dezakezue argazki klasikoetatik ihes egiten dugula. Ezkongaiekin hitz egin eta beraien gustoak ezagutzen ditugu, gero lekua topatu eta ezkontza osoa grabatu… ezkontza ondorena ere bai nahi izanez gero. Helburua, oroitzapen pertsonal bat izan dezaten, beraiekin bat datorrena.
Dekorazio proiektuetan ere Estudios Durero enpresarekin lan egiten dugu. Eta beste agentziaren batekin ere bai, ondo elkar ulertzen dugunekin, taldean lan egin dezakegunekin, eta hauetariko batzurekin zenbait sorpresa ere prestatzen ari gara. Laster kontatu ahal izango dugu zerbait.
Oraintxe bertan, zein hiru erronka esango zenuke dituzuela aurrean?
Lehenengoa, ezagutzera eman. Oso pozik gaude egindako bidearekin, baina ezin geldirik egon. Orain weborria indartzen ari gara, SEOa eta sare sozialak asko lantzen… facebook eta instagram batez ere… off-line-a ere ahaztu gabe. Enpresei Kipula Studio aurkezten ari gara.
Hala ere, egia da gurekin lan egin eta errepikatu dezaketenak (lan puntual bat ez zelako), errepikatu dutela, eta baita beste enpresen ateak irekitzen ere lagundu digutela. Beraz, ezin kexatu.

Hasi berria den proiektu bat ere badugu dekorazioaren munduarekin erlazionatua. Kipuladeko bezela lantzen ari garena. Estudios Durero-ren eskutik, Madrilgo Inndex showroom batean parte hartu genuen. Showroom hau, hotel bat berritu edo berria eraiki nahi dutenei zuzenduta zegoen, eta erantzuna oso ona izan zen. Epe motzean, helburua erronka honi ere jarraipena ematea da.
Dekorazioaren inguruan, beste proiektu batzuk ere sartzen ditugu,adibidez, egutegientzako argazkiak. 2018ko Kutxabank egutegian gure argazki batzuk ikus ditzakezue (urtarrila, martxoa, maiatza eta uztaila).

Ekintzaile bezela, zein da zuen erronka nagusia?
Argazkilaritza maite dugu…eta batzutan lanean gaudela ere ahazten zaigu. Paisaiak bilatzea, edizioa,… orduak motz geratzen zaizkigu… hori asko mimatzen dugu…baina gero beste zenbait lani denbora eskeintzeko orduak falta. Horregatik, orain gure buruari weborrian, sare sozialetan,… gure lana erakusteko etxekolanak jarri dizkiogu. Lan hain kreatiboa ez dena ere egin behar dugu. Okerrena, egiteko arazorik ez dugula, jarri egin behar, besterik ez.
Argazkilaritza maite dugu…eta batzutan lanean gaudela ere ahazten zaigu. Paisaiak bilatzea, edizioa,… orduak motz geratzen zaizkigu… hori asko mimatzen dugu…baina gero beste zenbait lani denbora eskeintzeko orduak falta. Horregatik, orain gure buruari weborrian, sare sozialetan,… gure lana erakusteko etxekolanak jarri dizkiogu. Lan hain kreatiboa ez dena ere egin behar dugu. Okerrena, egiteko arazorik ez dugula, jarri egin behar, besterik ez.
Nola ikusten duzue zuen proiektua urte pare bat barru?
Proiektuak edo produktuak irudi on baten bidez aurkeztea ulertzen duten enpresekin lan egiten. Kalitatezko irudi profesionalak baloratzen dituzten enpresekin lan egin nahi genuke. Guri ere inplikatzen eta proposamenak egiten uzten diguten enpresak. Beraiek behar dutena eta ikusten dutena, guk argazkilaritzatik, objetiboaren beste aldetik, ikusten dugunarekin elkartzen dugunean oso gauza interesanteak ateratzen dira.
Argazki bidairen bat egitea ere gustatuko litzaiguke. Tokiz aldatzeak begirada berritzen laguntzen dizu, beste modu batean transmititzen saiatzen zara. Azken finean, gustatzen zaiguna, proiektu bakoitzean zerbait desberdina egitea dela uste dut. Ikuspuntu desberdin bat proposatu, teknika desberdinekin,… emaitzak ere desberdinak izan daitezen.
Eskerrik asko Gorka
zure lan eta esfortzuari esker,
Urola Kosta leku hobea da.
#Ekiten Urola Kostako ekintzaile eta enpresarien ekosistema.