Iñigo Manterola – En el estudio de Manterola

Iñigo Manterola – En el estudio de Manterola

Ekintzaile-enpresaria: Iñigo Manterola
Enpresa: En el estudio de Manterola
Web: http://www.inigomanterola.com
Zerbitzuak: Pintor y escultor, galería de arte
Mail: manterola@inigomanterola.com
Tfnoa: +34 943 47 03 48/+34 617 33 28 13
Galeriaren helbidea: Plaza Zaragoza 3, bajo · 20007 Donostia
Estudio berriaren helbidea: 
Urteta bidea, s/n  · 20800  · Zarautz

 

 

Iñigo Manterolak artista bezela bi oinarri jarraitzen ditu: etengabeko garapena eta buru-irekia. Duela 15 urte, bere burua margolari bezela definituko zuen, margo, pintzel eta lienzoz inguratua. Gaur artista multidisziplinarra sentitzen da, nahiz eta bihotzean margolaria izaten jarraitzen duen. Momentu zehatz batean, denbora eta mugimendua margotzen saiatzen ari zela, abstrakzioaren bitartez, eskulturan topatu zuen hiru dimentsiotan margotzen jarraitzeko modua.  Gaur egun, hizkuntza artistiko bezela, pintura, eskultura eta argazkilaritza lantzen ditu. Ezaguna duena ez zaio berriz egitea interesatzen, berridazteko eta bere gain berri ikasitakoa aplikatzeko ez bada. Helburua, miaketa, esperimentazioa, eta ondorioz, enpresa eta pertsona bezela hazitzen jarraitzea da.

Gaur artistarekin bere ikuspegia ezagutzeko eta bere aurrean Zarautzen prestatzen ari den tailer-estudio berriak eskeintzen dizkion aukera desberdinei buruz hitz egiteko aukera dugu. Hilabete batzutan, gune honetan margo eta eskultura desberdinak egiteko produkzio-bide eta toki gehiago izango du, baina beste artista edo disziplina batzuekin elkarlanean aritzeko ere gune aproposa izango da. Gune hau aukera berriak miatzeko izango da.

Elkarrizketan, Helena elkartu zaigu, artistaren ondoan dagoen pertsona. Beraiek onartzen duten bezela, Iñigo osatzen du, lurrarekin konexioa da, eta laguntza, artista eta bere gaitasun artistikoaren mirespenetik laguntza eskeintzen dio.

 

Nola sortu zen zure bokazio artistikoa?

Zortzi urte nituela, klaseei baino marrazkiei arreta gehiago jartzen nienez, irakasleak nire amari klase partikularretan izen emateko gomendatu zion.Nere amari  andereinoari kasu egitea eskertzen diot, orduzgeroztik ez bait naiz gelditu. Miatu, ikertu,… zerbait menperatu arte. Behin egiten ikasitakoan, interesa galtzen dut,beste erronka baten bila hasten naiz. Disziplina berdinaren barruan, edo beste batean. Disziplina batzuk besteak osatzen ditu, materialekin froga desberdinak egin, zer aukera ematen dizkidan ezagutu…

emprendedores

Ohizko gaiak itsasontziak, arrantza, ura, erreflexua,… hori da nik bizitakoa eta hori marrazten dut. Figurazioa eta abstrakzioaren artean ibiltzen naiz, baina obra edo serie bakoitza bakarra da, xehetasun desberdinak ditu, beti zerbait desberdina, esplorazio eta miaketan dago eta balioa. Materialekin ere gauza bera gertatzen da. Burdin eta altzairua euskal industriaren oinordea da, gure inguru eta kulturaren zati bat, eta horregatik lantzen eta ikertzen ditugu.

Artista bezela garatzen joan zara, zein une aipatuko zenituzke?

Bi garapen une argi daude. Lehenengoa, “Camino entre dos aguas, de la figuración a la abstracción”, esposizioa izan zen 2005-ean. Ordurarte, nik obra desberdinak margotzen nituen, nere interesen arabera, eta esposiziorik prestatu behar banuen, egindakoen artean aukeraketa bat egiten nuen. Baina esposizio hau desberdin garatu nuen, proiektua osotasunean sortu nuen. Txalupa zahar bat erosi nuen, erreflexu desberdinak lortzeko modu berezi batean margotu , eta esposizioa txalupa honen inguruan sortu nuen. Txalupa ere esposizioaren erdian kokatu nuen fisikoki. Ideia 2004an garatzen joan zen, sortzen nuen einean gorputza hartzen eta garatzen joan zen, eta 2005ean azaldu nuen. Artista bezela ariketak proiektu globalak bezela ikusi eta garatzea suposatu zuen. Pertsonalki ere garapen bat izan nuen, nere alaba zaharrenaren jaiotzarekin batera  etorri bait zen. Txaluparen izena Lucia zen, nere alaba bezela.

Bigarren une garrantzitsua 2007an aurkeztutako “Pinturas animadas, un mareo en el Cantábrico” esposizioa  izan zen. Aste betez arrantzaleekin itsas zabalean igarotako aste baten ostean sortutako proiektua izan zen. Han, esperientzia ulertu baino lehen, material grafikoa eta argazkiak jaso nituen eta baita egutegi bat ere idatzi. Materiala aztertzen ari nintzela, nik, ordurarte hiru dimentsioak erabat baztertuta nituela, denbora eta arrantzaleen eta barkuaren mugimendua nola marraztu bila ari nintzela, bolumenak sortu eta espazioan marrazteko beharra sentitu nuen. Egia esan,nahiz eta nire obrei eskulturak deritzogun nik espazioan marrazten ari naizela sentitzen dut. Nire barruan margolari sentitzen naiz. Pertsonalki esperientzia honek garrantzi handia izan zuen, nire aita, arrantzale izana, hil eta nire bigarren alaba, Marina, jaio bai zen. Artista bezela beste material eta disziplina artistikotara nire burua zabaltzea suposatu zuen, nik neroni jarritako muga asko haustea.

Ikus dezakezuen moduan,nire obrak ni nor naizen eta nere garapen pertsonalaren islada bat dira. Horregatik, nahiz eta gaiak errepikatu, inoiz ez da berdina, beti dago garapen edo espresio bide desberdin bat.

Garapen artistikoaz gain, proiektua berak ere garapen handia izan du

Bai, progresiboa izan da, baina jauzi handiena Donostian galeria zabaltzea izan zen. Oriotik Zarautza garrantzitsua izan zen, baina Donostian honaino, Urola Kostaraino, iristen ez diren pertsonetik harremanetan jartzeko aukera izan genuen. Zabalkunde eta aukera pila.

Hemendik instituzioei, Urola Kosta elkarteari, eskualdeko proiektu edo agente desberdinei bultzada bat emateko eskatuko nieke. Denon artean aukerak sortu behar ditugu.Hemen jende asko da proiektu interesgarriak garatzen ari dena, baina antolatu eta elkarlanean aritu behar dugu, ez dezagula sentitu Donostiara joateko beharra. 

Donostiako galerian bezeroarekin arreta zuzena dugu. Beraiei nire ikuspegia azaltzeko aukera dut, beraiekin solasean egiteki, eta hori bezeroak asko eskertzen du. Urte askotan egindako lana da, eta gure tokia lortu ere. Nire azalpen pertsonalarekin, bezeroak zure ikuspuntua partekatzen du, begirada, eta horrela, agian lehen begirada batean ikusten ez zituen dimentsio berriak ikustarazten laguntzen diet.

Asko baloratzen duten beste puntu bat, esklusibitatea eta esperientzia bizitzea da. Gero eta gehiago, esperientzia bat bizitu nahi dugu, artearen abstrakzioa eta magia. Obra bakoitza bakarra da, ez zait errepikapena interesatzen, nere ustez, hori artea izateari utzi eta negozio bihurtzen da. Ez zait interesatzen. Gainera, esklusibitate hori, eta obra hortan isladatzen den garapen zatitxo hori beraiek bakarrik dutela jakitea gustoko dute bezeroek. Gainera, hori proiektu honen oinarrian dagoen zerbait da.

Orain, Donostiako galeriaz gain, Zarautzen tailer-pabeloi bat prestatzen ari zara. Zer aukera eskeiniko dizkizu?

Asko, bertan lanean hasteko irrikitan nago. Batez ere nire estudioa izango da. Goikaldean margotu egingo dut, behean modu desberdinetako eskulturak egin ahalizango ditut. Orain arte aukerarik izan ez ditudan eskultura handiak ere bai.

Duela urtebete, gurekin Deutsche Hochschulstiftung fundazioa jarri zen harremanetan. Gurekin Basque Luxury rebistan egin ziguten erreportai baten bitartez ezagutu gintuzten. Pieza txiki eta ertainak ikusi nahi zituzten.Bisitan, nik nere obra desberdinak erakutsi nizkien, nik nere lana nola ulertzen nuen, niretzat pieza bakoitzean zer isladatzen zen… eta solasaldia naturalki sortu zen. Une hartan pieza handi batzuk nituen sortze prozesuan, galdara-lantegi batean oxidazio prozesua burutzen, eta ikustera joan ginen. Haietako eskultura handi bat fundazio honetan dago, eta Uztailan bigarren obra baten bila datoz. Espazio honek pertsonen arteko konexioa eta ideiak partekatzea erreztuko duela uste dut.

Nik espazio hau, kolaboraziorako gune bat bezela ikusten dut, bai beste artistekin bai beste disziplina batzurekin elkarlanean aritzeko. Oso esperientzia positiboak ditut elkarlanean ibilita, eta bide honetan mihatzen jarraitu nahi dut. Adibidez, 2011-an Mexikon Euskal Etxean egin zen esposizio batean parte hartu nuen. Gaia, arrantzaleak, hegaluzearen arrantza,… Han bost aste igaro behar nituen, eta han dagoen artista euskaldun batekin harremanetan jarri nintzen, Gorka Larrañaga. Kooperazio ariketa oso interesgarria egin genuen. Gaia zehaztu, joko arauak finkatu, bi pentsatzeko moduak eta hizkuntzak bateratu, eta collage batean gure apunteak isladatu, gero handik hasita, obra eraikitzen joateko.

Emaitzarekin, bi esposizio egin genituen, bat Mexikon, bestea Donostian. Baina emaitza zehatzaz gain, prozesua ere oso aberasgarria izan zen. Eztabaida asko, izan genituela, beste artista baten lana eta kreazio prozesua errespetatzen erakutsi zidan. Nire ikuspuntutik, baziren berak egiten zituen gauza batzuk zeharo oker zeudela, eta berarentzat nik egiten nituen beste zenbait gauza, baina batak bestea errespetatzeak, buruan limite asko puskatu eta mundu zabalago bat ikusteko aukera eman zigun. Benetan oso interesgarria izan zen.

Duela ez asko Samuel Dougadosekin ere kolaborazio bat egin dut. Berak beachart lantzen du, obra iragankorrak sortzen ditu hondartzan, argazkiak atera eta hauek saltzeko. Kolaborazio honetan, 2×2 metrotako mihise bat ipini genuen hondar gainean eta mihisearen eta hondarraren gainean marrazten hasi ginen. Gero lan tresnak trukatu genituen. Berak pintzelak hartu eta nik eskuarea. Emaitzari argazkiak atera genizkion. Prozesua aberasgarria izan zen.

Esperientzia hauek aberasgarriak dira, prozesu edo modu berriak esperimentatzen laguntzen didate, modu natural batean egingo ez nituen gauzak eginez, eta ondorioz, ikasiz. Hori da estudio berrira ekarri nahi duguna: egiteko modu berriak elkartu eta eboluzio konstantea.

Zein pertsona mota interesatzen dira zure obrengan?

Egia esan oso perfil zabala da, baino gero eta gehiago, atzerritarrak. Ipar Europa eta Estatu Batuetako pertsona asko, hauek bai dira batez ere Donostira urbiltzen direnak. Batez ere, lehen hitz egiten genuen esperientzia horren bila datoz. Nirekin hitz egin, nire obraren interpretazio hori ezagutu, esklusibidade ukitu hori,…

Orain berehala bi bidai ditut, lehenengoa Mexikoko  Galería Arte XXI -en egingo dudan esposizio indibidual bat. “Asi, como el mar…” izenekoa, eta beste bidaia, Japoniara, orain gutxi hara saldu bait ditugu obra pare bat. Ikusten duzun bezela, proiektu eta aukera asko aurrean.

Bai, proiektu asko habian, nola ikusten duzu zure burua urte gutxi barru? Zein proiektu gustatuko litzaizuke burutzea?

Egia esan ez zait epe luzean pentsatzea gustatzen. Orainan egotea gustatzen zait, hurrengo proiektuan, eta ezer ez badut esku artean, naturan murgildu inspirazio bila. Benetan gustatuko litzaidakeena esploratzen eta pertsona eta artista bezela hazitzen joatea da. Behar bada obra handiren bat egiteko gogoa dut. Estudio berria prest ikusteko irrikitan nago han lanean hasteko.

Eta amets bat, proiektu handi bat egiteko aukera izatea. Beharbada instituzio edo zentruren batekin elkarlanean, urte pare bat buru belarri gairen baten inguruan sortzen egoteko aukera izan, gogoz eta mimoz sortu eta prestatzeko. Orain arte ez dut horrelako aukerarik izan, ea aukera sortzen den. Oso interesgarria iruditzen zait prozesua bera.

Helena, zerbait gehiago esan nahi?

Niri proiektu berri bat sortzea gustatuko litzaidake,  “Entre dos aguas” edo eta “Pinturas animadas” bezelako proiektu bat, esposizio garrantzitsu bat egin, eta ekitaldi polit bat prestatu. Etorkizunean, hotel garrantzitsu batekin, museoren batekin edo eta moda munduko norbaitekin ere kolaborazio interesgarriak iritsiko direla uste dut. Zenbait agenterekin elkarrizketak izan ditugu eta indarrak batzea interesgarria dela uste dut. Gauzatu egin behar, zentzuduna izan dadin eta ona denontzat. Baina hortan gabiltza.

Nik Iñigorengan, bai pertsona bezela, bai artista bezela,  garapen handia ikusten dut, eta hori ere bisitatzen gaituzten pertsonak ikusten dute. Nik kreazioaren inguruan askatasun osoa ematen diot, miresmen eta osoa dut, eta itsuki sinisten dut beregan. Ikasi dut askatasun osoa eman behar diodala, nahiz eta batzuetan nik ez ulertu oso ondo, bere prozesua da.

Proiektu bezela, ni izaten naiz beretzat munduarekin konexioa, errealitatearekin kontaktua eta inguruko sareak irekitzen ditudana. Nik bai argi ikusten dut bera izaten ari den progresioa eta irekitzen hasi diren ateak ere ikusten ditut.

Bai (dio Iñigok), benetan zorteduna naiz Helena alboan izanda. Bera zen argi ikusten zuena Donostiara joan behar genuela, ateak irekitzen dituena,… azken finean, egiten dudanan sinistu eta laguntzen didana. Nik batzutan genio bizia dut eta abstrakzioarko joera handia, eta berak baretu eta lurrera ekartzen nau berriz ere.  Bere iritzia asko baloratzen dut, nahiz eta gero batzutan bestelako erabakiak hartu, eta berak dakien jakinegona. Benetan oso talde ona osatzen dugu.

Kreazio artistikoa, proiektuaren garapena eta aukera asko aurrean…

Bai, oso une gozoa bizitzen ari gara, aukera asko eskura ikusten, eta aspaldian lantzen ari ginen gauza asko gauzatzen ari dira. Orain egindako lana ona izan dela ikusten ari gara, pausuz pausu, denbora luzez egindako lana. Orain pausu garrantzitsua emango dugu estudio berriarekin, baina ankak lurrean ditugula, eta horrek ilusioa eta indarra ematen digu. Hemendik hilabete gutxi barru zuekin estudio berriaren zabalera ospatzeko aukera izatea espero dugu.

 

 

Eskerrik asko  Iñigo eta Helena,
zuen lan eta esfortzuari esker
Urola Kosta leku hobea da.

#Ekiten Urola Kostako ekintzaile eta enpresarien ekosistema.

Utzi erantzuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar