Rebeka Alberdi – Kima Montessori

Rebeka Alberdi – Kima Montessori

Ekintzaile- enpresaria: Rebeka Alberdi Korta
Enpresa:  Kima Montessori
Web: https://www.kimamontessori.eus/
Zerbitzuak: Haurren bidelaguna – Montessori gunea
Mail: rebeka@kimamontessori.eus
Tfnoa:  699347243
Helbidea: Gipuzkoa kalea 47 – Zarautz

 
 
 
Haur batek, beregan du izan daitekeenaren hazia: umeak badaki zer behar duen, zein den beretzat erritmo egokia, zer behar duen bere ikusmina hasetzeko, zer eta nola ikasten duen egokien eta nola bere gaitasunak garatu ere.  Helduen erronka, umeari segurtasuna eta goxotasuna ematea da. Benetazko errespetu eta begirunez bere bidea egiten uzten diogunean, tartean oztopo gehiegirik jarri gabe, hazi hori loratzen hasten da. Kontextu horretan umeak bera benetan nor den, osotasunean, erakusten digu. 
.
Hau da Rebekak zinez sinistu eta experimentatu duena etxean. Lehen aldiz ama izan zenean, industriaren mundua utzi eta umeen bizitza eta heziketan murgildu zen. Lehendabizi haur hezkuntzarako irakasle izateko ikasketak egin zituen, baina zerbait gehiago behar zuela eta, Montessoriren pedagogian murgildu zen. Ikasketa sendoa, trinkoa eta aberasgarria, hare gehiago, laborategia etxean bertan zuela jakinda.
.
Formakuntzari eta bere seme/alabakin lortutako esperientziari erantzuteaz gain,  barrutik ozenki datorren dei bati erantzuten dio bere proiektu berriak: Kima Montessori haurren etxea. 
.
Zer da Kima Montessori?
Haurren etxea. Haurrak bertan etxean bezela senti daitezen, maitasunez eta errespetuz sortutako txokoa da. Hemen ez da helduen erosotasunean hainbeste pentsatu, bai ume batek behar dituen behar desberdinei erantzuteko behar diren elementuetan. Oinarria umearen ongizatea izan da. Zer behar du seguru eta goxo sentitzeko? eta ikasmina pizteko?Horri erraparatuz sortu dira gune desberdinak, aukeratu dira eraikuntza materialak eta material pedagogikoak,… Haurraren senari leial izaten utziko dion espazioa da Kima.
.
Harrigarria izan da, baina azken asteetan galdezka etorri diren familiak umeekin etorri direnean sartu orduko hauek jolasean lasai hasi dira. Gurasoak harriturik geratu dira, umeek ez bai dute  gurasoen babesean geratzeko asmorik sentitu. Intuitiboki jolas desberdinak probatu, txoko desberdinak esploratu,… etxean bezela sentitu dira. Hau denontzat sorpresa izan da, baina azken finean, hori da hemen lortu nahi dudana. Umeak, momentuan momentuko behar fisiko, emozional eta intelektualari erantzun bat jaso eta bere gaitasun guztia azaleratzeko baliabideak topatuko duen gunea, etxean bezela.
.
Zer du Kimak beste zaintza eskolek eskeintzen ez dutena?
Nik erakunde guziek bere funtzioa betetzen dutela uste dut. Familia guziek ere ez dituzte behar berdinak. Baina askotan, ume asko daudenean, zail izaten da bakoitzat behar duena eskeintzea. Hemen talde txikia izango dut nerekin, 6 hilabetetik 3 urte bitarteko bost haur, eta horrek umearen ongizatean ere erantzuna izango du. Ume hauen ongizatean pentsatuta sortutako gune bat dut hemen. Material gehienak eta oinarri pedagogikoak Montessorirenak izango dira. Nik ere eredu hori dut barneratua, eta hortik, batez ere, nire begirada eta beraiekin erlazionatzeko modu berezia eskeintzen diet. Begirada hau, epaiketarik gabeko begirada da, eraikitzeko begirada, beldurrik gabeko begirada, senaren begirada, indartzen duen begirada, umiltasunaren begirada.
.
Nik umeengan konfidantza osoa dut. Badakit bakoitza desberdina eta berezia dela. Bakoitzak bere bidea egiteko beharra du. Bakoitzak barruan, izan daitekeena garatzeko behar duen guzia du. Batzuk liliak, besteak larrosak, besteak haritzak,… izango dira. Larrosak ederrak dira baina nik ez dut denak larrosak izaterik nahi, ez ditut horretara bideratu nahi. Bakoitzak bere bidea aukeratu behar du, bakoitzak esango digu zein den bere erritmoa, zein bere interesak, zerk pizten duen bere ikasmina,… umea seguru sentitzen denean eta ikertzeko denbora eta gaitasuna eskeintzen zaionean, naturaltasunez ikasi eta garatzen du bere burua. Bidean bera nor den ere argi eta garbi erakusten digu. Nik bide egin ahal izateko inguru prestatu, eta helduaren behaketa eta esku-hartze neurtua eskeiniko diot.
.

ekiten urola kosta emprendedores

.
Haurrek ikastea eta gauzak egiten ikastea, ondo egitea, gustoko dute. Lortu arte behin eta berriz aritzeko arazorik ez dute izaten, non eta guk oztoporik jartzen ez badiegun. Nik hemen ditudan materialak ikasmin hori pizteko eta ezagutza eta gaitasun horiek umeak bereganatu ahal izateko prestatuta daude. Material horiek aurretik aurkeztu egiten dizkiet, zer egin dezaketen beraiekin erakutsi,… eta umeak patxadaz, behar duen denbora hartuz, behin eta berriz saiatu egingo da lortu arte. Ez dago gaizki egin duenaren sensazioa, bai ikasten eta saiatzen ari denarena, eta lortutakoan, bere buruarekin poza. Lorpenaren poz osasuntsua.
.
Beraz, helduak umeei mehaketan utzi behar diegu
Bai, askotan geu gara, gure urduritasuna edo dena “hain ondo” egin nahi horretan gure seme-alabei lagundu ordez oztopatu egiten diegunak. Montessori pedagoian oinarritzen garenok, haurra bere garapenaren eraikitzaile aktiboa dela uste dugu. Bere ingurua ezagutu eta esplorazio sensorialaren bitartez inguruak eskeintzen dizkion aukerak xurgatzeko irrikitan egoten da. Guk horretarako inguru egokia eskeini behar diogu. 
.
Begirunez tratatua sentitzen denean, momentuan momentuko beharrak betetzeko baliabideak eskura jartzen dizkion ingurune seguru batean dagoela sentitzen duenean, haurrak askatasunez esploratzen du, esplorazioa da bere egoera naturala, hor dago umearen heziketa naturala, hor izan daitekeen hori egi bihurtzen hasten den momentua. Hor haurrari utzi egin behar zaio, esku-hartze neurtu bat egin, haurraren ibilbidean ez dadin oztopoa izan. Eskatzen badu lagundu, bestela berari saiatzen utzi.. Haurrek uste dugun baino gaitasun handiago eta txundigarriagoak dituzte. Eman diezaiegun aukera hori. Ondoan egon, behar dutenean eskura, baina ez dezagun bere bidea oztopatu.
.
 
Zer da inguratu diren gurasoek isladatu dizutena?
Askok umea eskolaratzea ez dute nahi. Orain arte etxean umeari eskeini dioten goxotasunaren bila dabiltza. Urduritasun punttu bat ere batzutan badute, erabaki garrantzitsua bait da. Tokia eta ni ezagututa ere lasaitu egiten dira. Tokiaz gain hezitzailea aukeratzen ari dira, bidelagun bat. Bere umearekin eta familiarekin ere bidearen zati bat egingo duen bidelaguna. Denok helburu bera izango dugu: haurraren ongizatea, eta ondorioz, familiaren ongizatea.
.
Oso interesgarria izaten ari da, familiak entzutea,  familien beharrak zein diren ezagutzea. Bai ordutegi aldetik, bai umearen zaintzaren aldetik, beraiei lasaitasuna emango dien zerbitzua zein den ezagutzea. Nik hemen estruktura bat behar dut umearentzat lasaitasuna eta segurtasun hori lortzeko, baina era berean, familiak behar dutenari egokitzeko borondatea dut. Denok eroso egon behar dugu: lehendabizi umeak, eta gero familiak eta nik neu ere bai. Bide luzea egin behar dugu elkarrekin, eta denok eroso eta ondo egon behar dugu kalitatezko gunea umeei eskeintzeko.
.
Orain irailetik aurrera hemen izango den taldea sortzen ari zara, aurrematrikulazioa irekita dago
Bai, orain arte familia desberdinak hurbildu dira galdezka, eta aste honetan aurreinskripzioak jasotzen ari naiz. Beraz, norbaitek ni ezagutu eta bere seme edo alaba irailetik aurrera etxean bezela sentitu dadin nahi badu, jar dadila nirekin harremanetan.
.
Hiru aukera ematen ditut. Goizez  bazkaldu arte (9:00-12:15), goizez bazkaria ondoren (9:00-13:30) eta goizetik siesta ondoren arte (9:00-15:30 arte). Ordutegi hauek malgutasun txikiren bat izan dezakete (lehentxeago hasi edo arratsaldean beranduxeago jaso), beraz, dudarik baduzue edo beste beharren bat, galdetu lasai.
.
Orain arteko bidea nolakoa izan da?
Haspertzeko denborarik gabeko bidea. Gora behera asko. Haiseran, ideia zehatzarekin topo egin nuen arte hausnarketa asko izan ditut nere buruarekin. Kimaren ideia sortu zenetik ere, batzutan proiektua argi eta garbi ikusten dut, bestetan beldurrak ere baditut. Baina egia da umeetan gehiago eta mugetan gutxiago pentsatzen dudanean (baina hauek onartu eta errespetatuz) proiektuak zentzu osoa duela. Nire gaitasunak eta indarrak, baina baita mugak ere ezagutu, errespetatu eta hauek kudeatzen ikasteko bide zoragarria egiten ari naiz. 
.
Gauzak beste era batetara egin daitezkeela pentsatzeak indarra ematen dit. Umeek ematen dituzten aukera guziak beraiekin esploratzeak indarra ematen dit. Proiektu honek niretzat duen zentzuak, indarra ematen dit. Eta hori Kimak jasotzen du. Erabaki bakoitzaren atzean dago, izan nahi duenaren atzean dago, umeak kimaren eta nire bitartez izan daitezkeenaren atzean dago. Eta horrek ni betetzen nau. Eta hor sortzen da nire indarra. Aurrera jarraitzeko eta ateak irailean gogoz eta ilusioz beteta indarra hortik sortzen da.
.
Zer dira hemendik Irailera bitartean egin beharrekoak.
Batez ere taldea osatu, esan dizudan bezala aurrematrikulazioarekin nago taldetxoa osatzeko irrikitan. Behin taldea osatutakoan, dena prest izateko txokoa ondo antolatu eta uda hontan energiaz bete. Gogo eta ilusioz beteta nago, dena dago prestatuta. Umeen zain nago bide berri honi hasiera emateko.
.
Laguntzarik izan duzu bidean?
Asko, oso eskertuta nago. Familia eta lagunen laguntzarik gabe ezin izango nuen egindako bidea egin. Familiak nigan izan duen konfidantza gabe ezinezkoa izan zen. Nigan eta nire proiektuan zinez sinisteko esan zidaten, eta horrela egin dut. Beraiengandik jasotako indarrak, pausoz pauso honaino iristeko balio izan dit, Kima Montessori sortzeraino. Zer esango dizut? Nere eskerona ezin nahiko adierazi. Urola Kosta elkartean ere asko lagundu didate. Hasiera hasieran oraindik ideia zehatzik gabe nengoenean Olaiarekin hitz egin eta ez dakit zehazki zer izan zen, baina nire duda eta beldurrak alde batetara utzi eta nere bidea bilatzeko indarra berreskuratzen lagundu zidan. Proiektuarekin hasi nintzenean berriz, Maiderrek asko lagundu zidan bideragarritasun plana egiten, ideiak argitzen,… Ikusten duzunez, bidean laguntza asko jaso dut eta asko dut eskertzeko.
.
Ner eman dizu zuri pertsonalki ekintzaile bezela hasi duzun bide honek?

Esan dizudan bezala, nere burua eta ingurukoen kalitate pertsonala ezagutzeko aukera. Batzuetan uste baino indar gehiago dudala jakiteko aukera ere. Nire mugak ezagutzeko aukera, baina hauei ere eskertu behar diet, asko erakusten bai didate nire lekua zein den identifikatzeko garaian. Era berean, errespetatzen ditudanean, sendoago bihurtzen bait naiz.
.
Pertsona ederrak ezagutzeko aukera. Formakutza prozesuan, proiektua garatzeko bide honetan,… pertsona eder asko topatu ditut. Lehendik ere nere ondoan daudenak ere hor daudela erakutsi didate, laguntzako prest. Eta horrek eskerrona eta poza besterik ez dit ekartzen. Proiektua aurrera eramateko indarra eta ilusioa. Ez da gutxi, ezta?

.
 
 

Eskerrik asko Rebeka,
zure lan eta ekimenari esker
Urola Kosta leku hobea bai da.

#Ekiten  Urola Kostako ekintzaile eta enpresarien ekosistema.

 

Utzi erantzuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar