AMAMI – Mireia Argelich

AMAMI – Mireia Argelich

Ekintzaile-enpresaria: Mireia Argelich
Enpresa: AMAMI
Web:
https://www.amami.eu
Zerbitzuak: Umeentzako osagarriak eta emakumeentzako telazko poltsak
Mail: info@amami.eu
Helbidea: Zarautz

Zarautzen bizi den arkitekto katalan honek, planuak alde batera utzi, eta bere kreatibitatea tela, hari eta patroien bitartez lanean jartzea erabaki zuen. Afizio bezela hasi zen jarduera, bere profesio bihurtu du Amami sortuz. Kreatibitate, mimo eta arduraz, xumetasuna, naturaltasuna eta kalitazteko diseinua balioesten duen pertsonei zuzendutako proiektua. Emakume zein hauen umeentzako, eskeintza ederra du bai Amamik.

Nola jaio zen AMAMI?

Nik betidanik josi izan dut. Amonaren ondoan igarotako une ederrak ditut buruan. Bartzelonan urte askoz arkitekto bezela lanean jardun ondoren, Zarautza etorri nintzen bizitzera eta hemen nire alabak jaio ziren. Arkitekto lana eta umeen zaintza partekatu nituen garai batean. Baina niretzat tarte bat nuenean, hori gutxitan izanik, josten aurkitzen nuen gozamena. Niretzako tartea, nire kreatibitatea atera eta zerbaitetan gauzatua ikusteko aukera.

Arkitekturan bukaera ikusi ahal izateko, askoren lana koordinatu beharra dago. Josten nuenean, nik kontrolatzen nuen prozesu guzia: diseinua, egitea eta azkenik, egindakoaz gozatu erabiltzean. Prozesua gustoko nuen. Diseinua eta praktikotasuna, erabilgarritasuna elkartzea, ederra iruditzen zitzaidan. Egunerokotasunean erabiltzen nituen nire alabekin eta baita nik neuk ere.

Nola izantzen afiziotik enpresa proiektura saltoa?

Nire alabentzat produktuak egiten hasi nintzen: adur-zapiak, eskuoihalak, mantatxoak, aldatzaileak,… eta nik haiek alde batetik bestera eramateko behar nituen poltsak ere bai.

Lagun batzuk beraientzat ere produktu desberdinak egiteko eskatzen hasi ziren. Une hartan bizimodu aldaketa baten bila nenbilen, arkitektu lanaz aparteko beste zerbait, eta gero eta gustokoago nuenez joskera eta egiten nituen produktuak gustokoak zirela ikusita, aukera irmo bat bezela aztertzen hasi nintzen. Duela urte t´erdi horrela jaio zen AMAMI.

Pausua ematea kosta zitzaizun?

Bai, buelta asko eman nizkion ideiari. Gauza asko pentsatu beharra nituen. Gutxi gorabehera ideiak forma hartu zuenean Urola Kostako garapen agentziara ere joan nintzen, eta asko lagundu ere. Produktuari buruz galderak egin zizkidaten, zenbakiekin lagundu,… eta hor ibili nintzen bezero, prezio, kostu, komunikazio,… eta hainbat gauzetan pentsatzen. Ideiak forma hartu zuen, adur-zapi eta poltsen artean AMAMI josten joan nintzen.

Web orria sortzea pausu garrantzitsua izan zen. Hasiera batean nire produktuak interneten bidez saltzeko asmoa nuen. Buruhauste eta buelta askoren buruan, web orria argitaratu nuen. Amamik bizia zuen.

Baina hori hasiera bakarrik izan zen!

Ondoren? Lan asko pixkana pixkana ezagutzera emateko. Alde batetik sare sozialak eta internet. Baina bestalde, artisau feriatan ere izan naiz, hauetan nire produktuak ezagutzera emateko eta bezeroekin zuzenean egoteko aukera izan dut, eta denda batzuetan ere saltzen dira nire produktuak,… pixkana pixkana nire tokia egiten ari naiz.

Zer aurki dezakegu gaur AMAMIn?

Batez ere bi familia produktu. Alde batetik, haur batentzat behar duzun guzia: adur-zapiak, aldatzaileak, mantak, nezerra,… eta bestalde hauekin bat datozen telazko poltsa, nezeser, diru-zorro,… Tamainu desberdinetako Tote poltsak, une desberdinetarako pentsatuak: bidaiarako, hondartzarako, eguneroko,…

Hasieran, nik denak lotuta familia bakar bat bezela ikusten nituen, umearen inguruan sortutako mundua, baina konturatu naiz ez duela zertan hala izan behar.

Zer esan nahi duzu?

Ba adur-zapiak,.. oso harrera ona dute bere diseinu eta kalitatearengatik, baina nire sorpresarako, batez ere oparitarako erosten dizkidate. Noski badira beraientzat ere erosten dituztenak, baina batez ere oparitarako erabiltzen dituzte. Badirudi norbaitekin toki onean geratunahi baduzu, nire produktuak aukera ona direla!Baditut inguruan jaiotza edo ospakizun bat duen bakoitzean nire produktuen bila etortzen dena! Askotan aurrekontu batekin datoz, eta umea edo amarentzako produktuak aukeratzen ditugu, aurrekontuaren arabera, primerako oparia prestatzeko.

Bestalde, telazko poltsak oso harrera ona izaten dute. Ez amentzat bakarrik, umeen gauzak eramateko. Eguneroko poltsa praktiko eta arin moduan edozein emakumek erabili dezakeen potsak dira.

Diseinu xume eta naturala dute, baina kalitatezko telak eta amaierekin, eta pisurik gabeak! Konbinazio hori dute gustoko emakumeek. Egunerokotasunean behar duzun poltsa arin hori, edo baten batek esan izan didan bezela, asteburuan behin takoietatik jeisten zarenean, erlaxatuta soinean nahi duzun poltsa hori.

Eta azkenaldian, beste diseinu mota batzuekin ere esperimentatzen hasia naiz… neska mutilentzat arropa batzuk. Nire filosofiaren barruan, diseinua, kalitatea, jasangarritasuna…. ona hemen nire eskeintza.

Zein bezero mota gerturatzen zaizkizu?

Batez ere emakume gazteak. Egia esan ez dago prototiporik, baina esango nuke, orokorrean, gauza xume eta naturalekin gozatzen duten emakumeak, zarata gehiegirik gabeko diseinua gustoko duena. Kate komertzial handietan saltzen ez diren produktu desberdinak nahi dituztenak. Zure arropa edo poltsa bera Zarautz erdiak izango ez duela jakitea gustatzen zaion emakumea.

Erabiltzen ditudan telak atentzioa erakartzen dute.Egia esan, harreta handia jartzen dut tela egokiak bilatzeko. Xumea bero pertsonalitatea izan behar du, puntu bereizgarriren bat. Tela dendak, antzinako produktu dendak,… mihakatzen ibiltzen naiz. Tela bakoitzak diseinu bat eskatzen du… eta mimo hori nabari eta baliosten da.

Bestetik adin guzietako pertsonak, inguruan jaiotza edo ospakizun bat dutenak, eta balioetsia izango den produktua oparitu nahi dutenak. Diseinua, desberdin izatea, kalitatea, eta zergatik ez, hemen bertan egindako produktua izatea gustoko dute.

Kuriosidade modua, emakume batek baino gehiago etorri eta esan dit, “bazen garaia ondo jositako produktua ikusteko, lehengoak bezelakoak!”

Nola imaginatzen duzu AMAMI hiru-lau urte barru?

Finkatutako proiektua. Alde batetik, on line salmentak erritmo biziz mugitzen eta bestetik nere produktuan bertan saltzen dituzten denda sare batekin. Parafarmazia eta ume denda batzuk badituzte iada nire produktuak salgai, eta bide honetan jarraitu nahi dut.

Nire poltsak ere arropa dendetan saltzea gustatuko litzaidake.Baten bat bada, baina hau oraindik gehiago landu beharreko arloa da. Baina bai, bidea ganoraz lantzen ari naizenaren sensazioa dut. Amami aurrera bidean sumatzen dut.

Eskerrik asko Mireia
zure lan eta ahaleginari esker
Urola Kosta leku hobea da!


Ekiten, Urola Kostako ekintzaile eta enpresarien ekosistema.

Utzi erantzuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar