Amaia Elias – AMAISTUDIO

Amaia Elias – AMAISTUDIO

Ekintzailea: Amaia Elias
Enpresa: Amaistudio
Zerbitzuak: Marie Kondo metodoan oinarritutako berrikuntza integralak

Web:https://www.amaistudio.com/
Facebook:https://www.facebook.com/AmaiStudio.deco/
Instagram:https://www.instagram.com/_amai_studio/

Mail:amai@amaistudio.com
Tfnoa: 685 780 490
Helbidea: Santa Klara 3, Zarautz



Pertsona eta proiektu batzuk ilusioa kutxatzen dute, eta dudarik gabe, Amaia eta Amaistudio, hauetarikoak dira. Amaia Elias-ek gidatzen duen diseinu eta dekorazio estudio honek Urtarrilean (2019) ireki zituen ateak, baina edonork esango luke bere ibilbidea luzeagoa dela. Zenbat pausu eman dituen Amaiak, eta zenbat ideia buruan datorren hilabeteetan argitaratuko direnak!!

Nola sortzen da Amaistudio?

Diseinua betidanik asko gustatzen zait. Azken urteetan diseinatzaile bezela, Basoko -n eta freelance bezela berrikuntza proiektuak garatzen ibili naiz. Une batean, bien artean aukeratu beharra izan nuen eta barruko irriki horri erantzuna emateko aukera zela erabaki nuen. Buruan nituen ideia askori irteera eman ahal izateko nere neurrira sortutako estudioa martxan jartzeko unea, nire unea… eta Urtarrilan, Zarautzen Amaistudiok ateak lehen aldiz zabaldu zituen.

Nola deskribatuko zenituzke 9 hilabete hauek?

Harrigarriak, suspergarriak, ilusioz betetako hilabeteak,… ametsa. Lan asko, hamaika ideia martxan jarrita,… eta buruan arrapaladan dauzkadan beste hainbat ideia… egiteke gauza asko. Baina batez ere, zoriontasuna. Egia da ilusioz beteta eta esperantza askorekin ireki nituela ateak, baina benetan ez nuen uste gertatzen ari zaidan guzia gerta litekeenik.

Gaur egun proiektu kartera interesgarri bat dut eskuartean, zein baino zen interesgarriago. Oso eskertuta nago nigan konfidantza jarri duten pertsonengan. Nirekin beraien ongiizatea errealitate egingo duen etxea nolakoa izan behar duen sortzeko bidaia egiteko prest dauden pertsonak dira, eta bai, oso eskertuta nago.

Bestalde, aurretik ikusten ez nituen edo oso hurrun ikusten nituen aukerak eta ateak irekitzen ari zaizkidala ikusten ari naiz, eta pozez txoratzen nago.

Has gaitezen hasieratik… zure erreformek ohizko erreformen antza gutxi omen dute

Bai, berrikuntza integralak bakarrik egiten ditut, baina benetan beste diseinatzaileengandik bereizten nauena nire produktuen garapena edo nire lan egiteko modua da. Diseinatzaile bezela, betidanik izan dut helburu argi bat: nire diseinuak pertsonen beharrei egokitzea. Hau da, nik diseinu zoragarri bat egin dezaket zure etxerako, baina hori da behar duzuna? zure bizimodura egokitzen da? Aldizkaritan azaltzen den bezelako sukalde eder bat diseina dezaket… baina, iaia etxean jaten ez duen pertsona bazara, metro horiei beste erabilera bat ematea ez litzateke hobe?

Niretzat itxura eta diseinua garrantzitsua da, diseinatzailea naiz! baina ederra izateaz gain, zure bizimodu eta beharretara egokitu behar duela uste dut. Bizitza atseginago eta errazagoa egingo dizun diseinua ematen saiatzen naiz, zoriona eta ongiizatea eskeiniko dizuna. Horregatik, nire diseinu guziak galderekin hasten dira… bertan, beraien ohiturei erreparatzen, zer gauza benetan behar dituzten jakiten,…. laguntzen diet. “Nola egiten duzu astean zehar erosketa? Zer duzu sukaldeko estalkian gaur egun?” bezelako galderak erantzuten ditugu gure etxeak zer behar lukeen jakin ahal izateko. MarieKondo edo Montessori bezelako metodoak erabiltzen ditut hausnarketa hori burutzeko.

Zer lortzen dut honekin? Amaitutakoan, bezeroek “nik buruan nuena da!” esan eta sentitzea. Erosotasuna eta ongiizatea eskeintzen duen espazioa dela sentitzen dute.

Eta zure bezeroak, ez dira hainbeste galderekin harritzen?

Egia da bezeroak rol pasiboago bat izatera ohituta daudela. Diseinatzaileak ideia desberdinak proposatzen ditu aurrekontu baten barruan. Gehienez, “gosarirako barra bat nahi duzu?” edo eta “euskarri gabeko sukalde txuria gustoko duzu?” bezelako galderak egin ohi dira. Hemen prozesuari buelta ematen diogu, eta bai, hasieran azaltzen dudanean beharbada harritzen dira, baina zentzuduna dela sentitzen dute eta gustatu egiten zaie. Azken finean, etxea berritzea ez da egunero egiten den zerbait!

Hasieran gauza asko kontuan hartzeko denbora hartzen dugu, eta honek aukeratzen ari garen materialak, haltzariak,… ondo aukeratzen ari garenaren zihurtasuna ematen digu. Badakigu ez ditugula 3 metroko armairuak behar… eta sobratzen den metro hori, irakurketarako txoko edo mahai osagarri zoragarri batean bihurtu dezakegula. Hori bizi kalitatean plus bat izan daiteke. Fase honetan 3D diseinuak egiten ditut, eta errealitate areagotu betaurrekoen bitartez, emaitza zein izango den aurrez ikus dezake gu. Saloia, gela,… nolakoa izango diren eta bertan egoteak zer sentiarazten duen ikusi dezakegu.

Azken finean, gerora korri egiteko hasierako denbora inbertsioa da. Eta askotan dirua aurrezten duen prozusua ere bihurtzen da. Obra fasean sartzen garenean, nik kudeatzen dut, oso ustekabe gutxi izaten ditugu. Urduritasun eta azken orduko aldaketak gutxitzen dira. Azken finean, aukera guziek dute bere zergatia bezeroarentzat.

Oso interesgarria… zer bezero mota da Amaistudioara datorrena?

Ez dut bezero eredu bat, baina egia da bikote gazteak direla gehienak. Baina batez ere, kalitatea, diseinua eta funtzionalitatearen arteko konbinazioa balioesten duten pertsonak dira. Etxea beraie egokitzea nahi dute, bizitza nolabait ere erraztea.

Bestalde, metodologia hau berria denez, jakinmina sortu du. Diseinu eta dekorazio aldizkari ezagun batzuetan idazteko aukera izan dut eta ustekabean ate asko irekitzen hasi dira.

Eman xehetasun gehiago mesedez…

Hasieratik marketing ekintza pila egin ditut. Dekorazio eta diseinu feria guziak bisitatzen ditut eta web orrian blog bat dut nire lana eta ideiak zabaltzeko.

Duela hilabete batzuk Vogue España-tik dei egin zidaten, Mariekondo metodoa etxean erabiltzeak ongiizatean izan dezaken eragina azaltzeko artikulu bat idazteko eskatuz. Artikulu honen ondoren, beste batzuk etorri dira El Mueble, Elle,… eta honekin batera, eskaera pila iritsi zaizkit. Proiektuak garatzeko edo eta beraien etxea nola antolatu behar luketen pentsatzen laguntzeko.

Vogue, El Mueble edo Elle nire buruan hurrun zeuden, ideia baino ametsa ziren… nik irakurtzen ditudan aldizkariak dira!! Gainera ustekabean iritsi da aukera… eta nire proiektuarentzat bultzada izugarria izaten ari da.

Lan eta ikasketaz betetako hilabeteak izaten ari dira. Diseinu eta erreforma proiektuak kudatzeaz gain, negozioak beste hamaika hanka ditu.

Neretzat aurkikuntza ederra izan da. Ikastaro asko egin ditut, zenbat ordu! baina nere kreatibitatea marketing ekintzak prestatzen erabiltzea, eta zer gehiago galderari erantzuna bilatzen jardutea asko gustatzen zait. Gainera, ekintza martxan jarri eta feedback-a berehala iristen denez, eta orain artekoa oso positiboa izan da, beraz bidean jarraitzeko indarrez beteta nago.

Nola imajinatzen duzu Amaistudio 3 urte barru?

Talde batekin lanean ikusten dut nere burua, eta kartera proiektu anitz eta interesgarri batekin. Nire metodoa, hobetuta, aplikatzen jarraitzen dugu eta horri esker buruan ditudan ideia asko garatzen ari gara. Hainbeste aukera eder daude! Hainbeste ideia on ikusten ditut Milan, Paris edo Balentziako ferietan!

Madril, Bartzelona,… bezelako hirietako diseinatzaileekin kolaboratzen ikusten dut Amaistudio. Handik galdera eta eskaera asko iristen ari zaizkit, baina gaur egun, hausnarketa eta diseinuan laguntzeko aukera dut baina ezin dut nik hareago joan. Proiektu horiek konfidantzazko diseinatzileekin garatu nahi nituzke, nere metodologia eta filosofia bera duten kolaboratzaileekin.

Zein da gaur egun duzun erronka nagusia?

Mahai gainean eta buruan ditudan gaietan lehentasunak argi jarri. Marketing gaiekin laguntza badut. Nik ideia garatu eta berak burutzen laguntzen dit. Lasaitasuna irabazi dut.

Proiektuekin ere laguntzaileren bat beharko dudala badakit… hor dut buruan. Arlo batzuk ezin ditut beste inoren esku utzi, eta ezta nahi ere. Baina beste gai batzutan argi dut beste batzuk ni baina hobeak direla.

Altzariekin adibidez. Nik altzariak saldu edo neurtutako altzarien neurriak hartzea ez nuela egingo erabaki nuen. Nire indarra diseinua da, eta ez dut muestrario batetara mugatu nahi. Nire bezeroentzat ona den edozeri irekita nago.

Beraz, ekintzailetzaren balantzea positiboa, ezta?

Oso positiboa. Ez da maldarik gabeko bidea. Lan asko, batzutan abiadurak bildurra ere ematen dit: arduratasuna, denari erantzuna eman nahia,… kezkak badira, baina azken finean… benetan zoriontsu naiz oraintxe bertan, nire xaltxan nago. Nire momentua dela sentitzen dut, Amaistudion buru belarri egoteko unea, eta gertatzen ari zaidan guziaz gozatzeko unea. Bai, noski balantzea positiboa dela.

Eskerrik asko Amaia,
zure lan eta ahaleginari esker
Urola Kosta leku hobea da!

Ekiten, Urola Kostako ekintzaile eta enpresarien ekosistema



Utzi erantzuna

Si continuas utilizando este sitio aceptas el uso de cookies. más información

Los ajustes de cookies de esta web están configurados para "permitir cookies" y así ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues utilizando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en "Aceptar" estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar