
Ekintzailea Jose Luis del Val
Enpresa: Hostal Aristondo
Zerbitzuak: Ostatu turistikoa – Hostal Boutique – 4 gela +2 apartamentu
Mail:info@aristondoboutique.com
Tfnoa: 670 09 69 91
Helbidea: Kale Nagusia 37, Getaria
Getariako elizaren magalean bada istorio pila gordetzen dituen etxea. Azken mendean hamaika bizipen, hamaika istorio gorde ditu,… altxorra ere bazuen ezkutatua zorupean. Orain, berriz ere beste kapitulu bat irekitzear dago Getariako Kale Nagusiko 37.a… berehala erekiko ditu bere ateak Hostal Boutique dotore bezela. Bide berri hori ongi hasteko, Jose Luis eta Rosa apain apain jartzen ari dira etxea, goitik behera berritzen, soinekorik dotoreenak janzten. Bixitan izan gara eta irrikitan gaude emaitza ikusteko…
Familia etxea hostal boutique bihurtzea erabaki duzue
Bai, guretzat toki berezia da. Familia istoriaren zati handi bat hementxe dago, eta kuttuna dugu etxea eta Getaria. Azken urteetan etxearekin zerbait egin behar genuela sentitzen genuen, baina ez genuen argi. Halako batean, ideiak eta hura burutzeko aukerak, guretzat bat egin zuten. Eta begira noraino iritsi garen!
Bide luzea egingo zenuten ideia hartatik honaino, ezta?
Ideiari hamaika gorabehera eman genizkion, ez uste bapatekoa izan zenik. Ideiari forma emateko buelta asko eman genion, inbertsio garrantzitsua eskatzen zuen, etaez uste erreza izan denik. Behin lehen ideia argi genuenean, Urola Kostako Garapen Agentziara jo genuen laguntza eske. Han asko lagundu ziguten: ideia garatzen eta berrikuntzarako dirulaguntzak eskatzen. Eskerrak, guk ez bai genekien ze laguntza mota dauden eta zein eska genitzaken. Hasieran genuen ideia osatzen joan zen eta pixkana pixkana aurrera egiteko aukera eskura genuen.
Proiektuaren garapena Peio Zarrabeitia arkitektuarekin egin genuen. Hotela, hostala, apartamentuak bai? ez?, zenbat gela,… zenbat metro behar… zer ostatu mota? Baina azkenean, metroa eskuan, eta plano pila bat egin ondoren,… gauren bat lorik egin gabe ere bai… ideia argi ikusi genuen. Hostal boutique kontzeptua garatuko dugu, lasaitasuna eta goxotasuna eskeintzen dizun toki erosoa, Getariako alde zaharrak duen xarmaz gozatzeko. Bertan 2 apartamendu eta 4 logela izango ditugu.
Bai, ideiaz maitemindu egin ginen eta berrikuntza eta obrekin gogotsu hasi ere. Baina, hasi eta berehala, sorpresa, espero ez genuen bixitaria: amiantoa. Obra gelditu behar izan genuen hura dena garbitu artean…. kezka… behin martxan hasitakoan, ez genuen gelditu nahi! Baina hori ere gainditu genuen. Hala ere, ez uste, beste sorpresa bat genuen zain, hau goxoagoa. Taberna izango dugun tokian zorua altxa genuenean, etxearen altxor ezkutua begibistan geratu zen. Getarian inoiz bilatu den erromatar meatokirik nabarmenena eta antzinakoena topatu genuen.
Sorpresa, poza eta kezka neurri berean… “zer eragin izango du gure proiektuan? Aurrera egiterik izango dugu?” Uste baino errezagoa izan zen eta berehala bideratu genuen. Aztarna hauek agerian geratuko dira, eta gure tabernara gerturatzen den edonork, ikusteko aukera izango du. Kristal batekin babestuko egongo dira, baina ikusgai, beraz denok izango dugu aztarna hauek ikusteko aukera. Getariako eta gure etxearen istoriaren parte dira. Iragana eta etorkizuna batera izango ditugu. Horrek ere desberdintasun punttu bat eta izaera ematen dio gure hostalari.
Beraz, taberna mokadutxo bat jateko eta atsedena topatuko dugu Hostal Aristondon
Bai, tabernaz gain hostalean 2 apartamentu eta 4 logela izango ditugu. Dena goitik behera berrituta. Erosotasuna bilatzen saiatu gara. Gurera datorrenak lasaitasun bila etorriko da, eta espazioak ongietorria emango dio. Dena eskura izango du… barruan, gela edo apartamentuan erosotasuna topatuko du, baina Getarian ere bai. Kale Nagusian gaudenez, eliza, portua, jatetxe, taberna,… guziak inguruan ditugu. Gelako lehiotik begiratuta Getaria eta bere xarma gelan sartzen dira, bixitaria besarkatu egiten du.
Zer bezero mota espero duzue Hostal Aristondon?
Ez dugu eredu zehatzik buruan. Badakigu uda partean bai inguruko bai atzerritar asko izaten direla Getarian, eta gurean ere hala izango ditugula uste dugu. Apartamenduak eta gelak ditugu, eta honek aukera desberdinak eskeintzeko aukera ematen digu. Familia txikiak edo lagun talde txikiak apartamenduen eske izango dira. Bikoteak berriz gehiago logeletan.
Getariako lasaitasuna eta gertutasunaren bila datozen pertsonak espero ditugu, baina Euskal Herrira bixitan datozenak ere bai. Getarian portua, hondartza eta mendia bertan ditugu, jatetxeak edo mokadutxo bat hartzeko aukera ere hostalaren atarian,… 20 minututan Donostian gaude, ordu beten Bilbao edo Gasteiz, eta Frantzia ere bertan. Badakigu toki berezian gaudela eta hau estimatuko dutela pentsatzen dugu. Ona oporretara etortzea ez da batere plan txarra!
Oraintxe bertan zein da zuen erronka nagusia?
Obrak txukun txukun bukatu eta lehen bait lehen ateak zabaldu. Gustora gaude baina bidea luze egiten da, eta faktura pila ditugu mahai gainean. Bagenekin, aurreikusita daude, baina martxa hasi eta aktibitatea ikusteko irrikitan gaude!

Inguruko beste ostatu eta hotelak ere ezagutzen ari gara. Haingandik ikasi eta zergatik ez, momenturen batean batak besteari ere lagundu beharko diogula uste dugu. Guk ostatua beteta badugu eta beste bezeroren batek deitzen badigu, gustora esango diogu inguruko beste ostatu batetara deitzeko. Gu ere besteentzat izan gaitezke aukera hori, ezta?
Ekintzaile izate hau, nola daramazue?

Oraingoz lan ugari eta egiten ari garen inbertsioaz besterik ez gara jabetzen ari. Bidean iada hamaika sorpresa izan ditugu, eta denak gainditu, baina egia da tarteka urduritasuna ere hor izaten dela. Ilusioa ere badugu, asko, emaitza ikusteko irrikitan gaude. Bestela ez luke abentura honek zentzurik izango!
Bidean ere laguntza asko izan dugu eta gauza berri asko ikasi. Bizitzan esperientzia berri bat, aire frexkoa eta sensazio onez beteta datorren etorkizuna.
Ateak zabaltzen ditugunean, berehala espero, gonbidatuta zaudete gurera!
Eskerrik asko Jose Luis eta Rosa,
zuen lan eta ahaleginari esker
Urola Kosta leku hobea da!
Ekiten, Urola Kostako ekintzaile eta enpresarien ekosistema